Nori Zuzendua eta beharrezko titulazioa

29. promozioko ikasleria

Master hau ikasten duen ikasleriak izan ohi duen kalitate eta motibazioa bere balore nagusienetako bat da. Ikasleak adin-zerrenda, titulazio-espektro eta esperientzia-profesional oso anizdunek osatu ohi dute. Heterogeneotasun honek aniztasuna eta aberastasuna ematen dio taldeari, eta balio zein hezkuntza-interes handiko giza-kapitala sortzen laguntzen du.

Plaza arazorik balego, %20a langabezia egoeran dauden pertsonei erreserbatuko litzaieke. Pertsona horiek ez lukete matrikularen prezioan edo ordainketan baldintza berezirik edukiko, baina haientzat lanbide orientaziorako eta karrera profesionalaren garapenerako talde saio bereziak antolatuko dira (ikasleria guztia bertaratzera gonbidatua dago).

Masterrera sarbidea edozein titulaziotik egin daiteke, dena den, ohikoenak ondorengo titulazioak izaten dira:

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak
  • Kazetaritza
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Ekonomia
  • Ingeniaritza anitzak
  • Arkitektura
  • Soziologia eta Psikologia
  • Arte Ederrak edo/eta Diseinua
  • Besteak: Biologia, Kimika, Dietetika eta Nutrizioa, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak, Turismoa, Zuzenbidea, Musika, etab.