Zergatik aukeratu master hau?

  • 30 urteko esperientziak gure profesionaltasuna eta hobekuntza eta berrikuntza gaitasunak bermatzen dituelako, enpresek, merkatuek eta, horrenbestez, masterra ikasten duten pertsonek dituzten eta etengabe aldatzen doazen behar eta eskari ei erantzuna eman ahal izateko.
  • Jadanik 1.000 graduatu baino gehiago dituelako, gure inguruko enpresa eta erakundeetan marketin eta merkataritza zuzendaritzaren arloko erantzukizun handiko lanpostuetan topa ditzakegunak, gure berme nagusienak eta enbaxadore onenak direnak.
  • Irakasleriaren kalitate eta aniztasunagatik. Unibertsitate nazional eta internazionaletako irakasleria eta enpresa profesionalen arteko oreka eta konbinazio hobezina eskaintzen duena.
  • Bertan parte hartzen duten enpresa eta erakundeen aniztasun eta interesagatik.
  • UPV/EHU bezalako irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko bateko berezko titulua delako, kalitatezko hezkuntza eskaintzen duena prezio oso lehiakorraren truke, soilik bi helburu jarraituta: ikasleriaren enplegagarritasuna eta etorkizun profesionala, eta gure ehun ekonomiko-enpresarialaren lehiakortasuna hobetzea.
  • Bere ikasleriaren kalitate, aniztasun eta balioagatik.
  • Masterra lanarekin eta garapen profesionalarentzat ezinbestekoak diren beste aktibitate askorekin (curriculumetik kanpoko praktiken gure programa propioa, merkataritza zein nazioartekotze dinamizazio programak –BEINT-, hizkuntzak, baita Fakultatean bertan edo UPV/EHUko beste zenbait zentrotan astelehenetik ostegunera burutzen diren beste masterrak ere, etab.) bateratzeko aukera eskaintzen duelako.

29. promozioko ikasleria