CNMVren aitortza eta Etengabeko Prestakuntza

CNMVren aitortza

Ondare Kudeaketa eta Banku Pribatua graduondoko tituluak 2018 urteaz geroztik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) aitortza dauka, Aholkularitza Jardueran aritzeko Europako MiFID II zuzentarauak ezartzen dituen baldintzen arabera. 2014/65 Europako Zuzentarauaren (MiFID II) eskakizunak betetzen ditu, finantza-aholkulariaren jarduera profesionalean aritzeko. Zuzentarau horrek ezartzen du finantza-aholkularitza ematen duten langileek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aitortutako titulazioa izan behar dutela.

2018ko urtarriletik aurrera, aholkularitza-jarduera ezin da eman Batzordeak aitortutako titulaziorik ez badago, eta inbertsioaren arloko aholkularitza ematen duten langileei eskatzen zaizkien ezagutzak eta gaitasunak jasota daude Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren "4/2017 Gida Teknikoan, informatzen duten eta aholkatzen duten langileen ezagutzak eta gaitasunak ebaluatzeko".

Etengabeko Prestakuntza

CNMVk urtean 30 orduko etengabeko prestakuntza ebaluatua egitea eskatzen du. Finantza-aholkulariek finantza-merkatuetan eragina duten teknologia-, arau- eta zerga-gaietan dituzten ezagutzak eguneratu behar dituzte, bai eta produktu, joera eta egoera ekonomiko berriak ere.

Graduondokoa egin duten ikasleentzat Ikasturtean zehar, ebaluatutako prestakuntza-saioak egiten dira, etengabeko prestakuntzako orduen barruan konputagarriak. Era berean, GPBPk lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Espainiako Burtsa eta Merkatuen Institutuarekin (IBME). Horren bidez, Ondare Kudeaketa eta Banku Pribatua graduondokoa egin duten pertsonek IBMEk emandako “Formación Continua de Asesores (FCA)” ikastaroan izena eman ahal izango dute, matrikularen % 50 ordainduta.

Bolsas Mercados Españoles (BME)

Caja Rural de Navarra      Laboral Kutxa      BBVA      Renta 4 Banco      Banco Santander      Bankinter       Bankinter       Bankinter