Helburuak eta hartzaileak

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ondare Gestioa eta Banku Pribatuaren tituluak (GPBP), Enpresa Institutuak proposatua, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) aitortza du. Finantza-aholkularitza eskaintzeko gaitua dago, MiFID II (Markets in Financial Instruments Directive) europar erregulazioaren eskakizunekin bat etorriz. Finantza-aholkularitza eskaintzeko behar beharrezkoa baita CNMVek aitortutako titulua edukitzea.

Graduondokoa 2008an sortu zenetik Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarrikon) ematen da eta ikasleei prestakuntza osoa eskaintzen zaie finantza-merkatuetan, ondareen kudeaketan, banka pribatuan eta finantza aholkularitzan.

Programaren helburua da ikasleei ezagutza teoriko eta praktikoak ematea, finantza sektorera hurbiltzeko eta bertan mugitzen jakiteko behar diren trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzaten. Profesionalek geroz eta prestakuntza handiagoa eta sofistikatuagoa behar baitute merkatuen eta inbertsoreen eskakizunei erantzuna emateko. Finantza-merkatuetan agertuz doazen eskakizun berrietara egokitzeko gai diren profesionalak prestatzea da helburua.

Graduondokoak 2008an sortu zenetik, ezagutzak eta gaitasunak ez ezik, esperientziak eta harremanak ere lantzen ditu, ikasleek lagungarri izango dituztenak beren bizitza profesionalean agertzen diren erronkei eraginkortasunez eta sormenez aurre egiteko. Horretarako, irakasleen artean lehen mailako adituak eta profesionalak daude, klase bakoitza ikaskuntza-esperientzia bihurtzen dutenak.

Graduondoaren helburuak

  • Finantza-merkatuetan agertuz doazen eskakizun berrietara egokitzeko gai diren profesionalak prestatzea. Finantza-merkatuen eta inbertsoreen eskakizunei aurre egiteko profesionalek behar dituzten ezagupenak eta gaitasunak eskaintzea.
    • Informazio-iturri ekonomikoak eta finantzarioak identifikatzea eta horien garrantzia interpretatzea.
    • Moneta- eta kapital-merkatuek nola funtzionatzen duten ulertzea.
    • Finantza-merkatuetan zer produktu eskaintzen diren ulertzea, ikuspegi hirukoitz batetik: finantzarioa, fiskala eta komertziala.
    • Ondarea eta inbertsioak kudeatzeko teknika nagusiak aplikatu ahal izateko tresnak eta ezagutza praktikoak ematea.
    • Inbertsio-estilo desberdinak ulertzea, tradizionalak zein kudeaketa alternatibokoak, eta horiei lotutako arriskua
    • Aurreztaile-inbertitzaileen (enpresak zein partikularrak) beharren eta helburuen araberako finantza- eta zerga-plangintza egoki bat gauzatzeko ahalmena ematea.
    • EB 2014/65 MiFID II Zuzentarauak eskatzen dituen ezagutzak eta gaitasunak inbertsioaren arloko aholkularitza ematen duten langileei ematea.
  • Harreman profesionaleko foro iraunkor bat sortzea eta garatzea, finantza-merkatuetan garatuko diren erronka berriei aurre egiteko gaitasunak hobetzeko eta kideen proiekzio profesionala bultzatzeko.

Hartzaileak

Ondarearen Gestioan eta Banka Pribatuan Espezialistaren Berezko Titulazioa hauei zuzentzen zaie bereziki:

  • Finantza-aholkularitza pertsonalean jarduten duten finantza-erakundeetako eta aseguru-etxeetako profesionalei.
  • Aholkulariei, kontsultariei eta zorroen kudeatzaileei.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aitortu eta araututako finantza-aholkularitzako enpresa eratu nahi duten profesionalei.
  • Balore-agentzietako eta -sozietateetako edo inbertsioen kudeaketari edo bitartekotzari lotutako beste erakundeetako profesionalei.
  • Finantza-agenteak.
  • Familia-ondarea kudeatzeko ardura daukaten partikularrei.
  • Ondarearen gestioa eta finantza-aholkularitza pertsonalaren eremuan espezializatu nahi duen edonori.

Sarbide-titulazioak irekiak dira, eta enpresen administrazioan, ekonomian, zuzenbidean, ingeniaritzan, matematikan, fisikan eta abarretan graduatuak eta lizentziadunak sartzen dira.

Titulazioa

Proba akademikoak gainditu eta gutxieneko bertaratze-maila errespetatzen duten pertsonek Ondarearen Gestioa eta Banka Pribatuan Unibertsitate Espezialista titulua (Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduondoko Titulua- UPV/EHU) eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) akreditazioa lortuko dute Finantza Aholkularitzaren jarduera profesionalean aritzeko. Horrela 2014/65 aldirako Europako Direktibak (MIFID II) ezartzen duen finantza-betebeharrak ezarritako eskakizunak beteko dituzte.

Caja Rural de Navarra      Laboral Kutxa      BBVA      Renta 4 Banco      Banco Santander      Bankinter       Bankinter       Bankinter