Metodologia eta ebaluazioa

Metodologia

Ikasturtean zehar erabilitako metodologiaren helburua ikasleei finantza-merkatuetan erabakiak hartzeko eta inbertsioari buruzko aholkularitza emateko behar dituzten trebetasunak ematea da. Horretarako, ezagutzak bereganatzeaz gain, beste gaitasun batzuk ere lantzen dira: behaketa, hausnarketa, azterketa, komunikazioa, plangintza, emaitzen interpretazioa, etab.

Ikaslearen ikaskuntza-prozesua zuzeneko saioen, ikasgelako praktiken eta hitzaldien bidez gauzatzen da. Programaren ikasgaien irakaskuntza formala hainbat adibide praktikoren eta errealen azalpenekin konbinatzen da.

Era berean, moduluetako irakasle arduradunek tutoretza-zerbitzua ematen diete parte-hartzaileei, aurrez aurre zein email bidez.

Ikasleek paperean jasotzen dute irakasleek ikastarorako prestatu duten dokumentazioa.

Ebaluazio-sistema

Bi adierazle hauek hartzen dira kontuan, ikasleak ebaluatzean: Bertaratzea eta errendimendua:

  • Saioen % 80ra bertaratu behar dira gutxienez.
  • Ikasleen errendimendua bi modutara neurtzen da: batetik, ikasturtean zehar etengabeko ebaluazioa egiten zaie, online plataformaren bidez, eta, bestetik, ikasturtearen bukaeran, azken azterketa egiten da, idatziz.

 

Caja Rural de Navarra      Laboral Kutxa      BBVA      Renta 4 Banco      Banco Santander      Bankinter       Bankinter       Bankinter