Aurkezpena

Informatika Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Informatika Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Master profesional honek Espainiako Ministerioak Informatika inguruko lanbideetarako emandako gidalerroak betetzen ditu (2009ko ekainaren 8ko ebazpena: http://www.boe.es/boe/dias/2009/08/04/pdfs/BOE-A-2009-12977.pdf).

Informatika-Ingeniaritzako lanbidea arautua ez bada ere, aipatutako gomendioek bideratzen dute lanbidearen nondik norakoak. Espainiako unibertsitate garrantzitsuenek, UPV/EHUk bezala, gomendio hauei jarraitzen dieten izen bereko masterrak ere ari dira eskaintzen.

Master honek ANECAren aldeko ebaluazioa izan du 2014/III/3 datarekin.

UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, eskaintzen da. Eskolak arratsaldez dira, 15.00etatik 19.15etara.

90  kreditu dira, lehen urtean 60 bertaratuta; eta bigarren urtean enpresa batean egiten den proiektura dedikatua batez ere.

Masterrean zuzenean sar daitezke Informatika-Ingeniaritzak graduatuak, eta informatika arloko antzeko graduetakoak, batere kreditu osagarririk gabe. Gertuko jakintza arloetako graduatuak (Telekomunikazioak, Matematika...) sar daitezke kreditu gehigarriak egin eta gero.