ERRETIROAK

2023KO DEIALDIA

​​​​​​IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ERRETIROAK


2023ko DEIALDIA :

  • Irakasle eta ikertzaile funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen irakaskuntza-gaitasuna murriztea eskatzeko.
  • Lan-kontratuko langileek erretiro partziala hartzea eskatzeko (txanda-kontratua)

EPEA: 2023ko azaroaren 3tik 24ra

ESKAERA

​​​

Ohiko galderak eta erantzunak:

1. Desagertu egin al da borondatezko erretiroa hartzeagatiko kalte ordaina?

Bai. Gobernu Kontseiluak onartutako erabakiak ez ditu aurreikusten 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta, hortaz, ez da egongo deialdi berririk kalte ordainak eskatzeko.

2. Errespetatu egingo al dira azken deialdian eskatu eta erabaki bidez onartuta dauden borondatezko erretiroei dagozkien kalte ordainak, 2022ko abendurako aurreikusiak?

Bai. Aurreko deialdietan eskatu eta erabaki bidez onartuta dauden kalte ordain guztiak errespetatu egingo dira, 2022an hartuko diren erretiroei dagozkienak hain zuzen ere (abenduaren 31ra arte, egun hori barne).

3. Nola eskatu behar dira irakats ahalmenaren murrizketak edo txanda erreleboa?

Ikasturte bakoitzean egongo diren bi deialdietako bat erabilita.

4. Irakats ahalmenaren murrizketa desagertu egingo al da tarte guztietan?

Inola ere ez. Murrizketak egokitu egin dira (orain ehunekotan adierazten dira), erretiro arrunta hartzea sustatzen da, eta trantsizio aldi bat ezarri da.

Irakats ahalmenaren murrizketei buruzko azalpenak erabakiko 3. artikuluan daude jasota, eta trantsizio aldiari buruzko xehetasunak artikulu horretako I., II. eta III. tauletan.

5. Nik aukeratzen dudan egunean hartu ahalko dut erretiroa?

Irakats ahalmena murriztu nahi baduzu, Akordioan jasotzen den jubilazio-adina betetzen duzun ikasturteko abuztuaren 31n hartu beharko duzu erretiroa nahitaez, sailaren antolaketa errazteko.

Ahalmena murrizten ez baduzu, erretiroa hartzeko eguna malgua da kasu gehienetan.

6. Erabakiko tauletan agertzen diren adinetako bat izan behar dut erretiroa hartu ahal izateko?

Ez. Pertsona batek erretiroa hartzeko izan behar duen adina ez du zehazten UPV/EHUk, baizik eta Gizarte Segurantzak edo Klase Pasiboek, kontuan hartuta interesatuari dagokion erregimena eta bere kotizazio aldiak. Klase-pasiboen kasuan, baldintzak Apirilaren 30eko RD 670/1987 Errege Dekretuak zehazten ditu, Estatuko Klase Pasiboen Legearen testua bateratuz,. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko pertsonen kasuan, urriaren 30eko RD 8/2015 Errege Dekretuak zehazten ditu, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testua bateratuz.

Hala ere, interesatua adin tarte baten barruan egon behar da (tauletan agertzen dena) erabakian jasotzen diren murrizketak eskatu ahal izateko.

7. Errespetatu egingo al dira sinatuta dauden irakats ahalmenaren murrizketak?

Bai. Aurreko deialdietan eskatutako murrizketei dagozkien erabakiek indarrean diraute.

8. Txanda kontratua desagertu egingo al da?

Ez. Txanda kontratua aplikagarria izango zaien pertsonen kasuan (lan kontratudun langileak / Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenak), kontratu horren bidez erretiro partziala hartzeko aukera egongo da, baina ez da izango bateragarria bestelako murrizketekin edo kalte ordainekin.

Erretiro partziala hartzeko baldintzak Gizarte Segurantzak ezartzen ditu (informazioa, estekan) eta, gainera, denboraz eskatu behar da txanda kontratua izenpetuko duen pertsonaren kontratazioa (irakasle atxikia) kudeatu ahal izateko.

9. Zenbat kreditu gutxiago eman beharko ditut irakats ahalmena murrizten badut?

Erabaki honetan murrizketak ez dira adierazten kreditutan (% 40 azken ikasturtean, esate baterako), ehunekotan baino. Beraz, zenbat eta handiagoa izan irakats ahalmena handiagoa izango da murrizketa.

Irakats ahalmena murrizteko aukerak: adibideak