Info_normativa_sala_reuniones

Bilera gela erreserbatzeko arauak

Erabiltzeko baldintzak

Bilera gela erabiltzea libre eta doan izango da edozein jarduera motarako baldin eta ikasleek, ikasleen elkarteek edo taldeek edota unibertsitateko gainerako kideek antolatzen badute.

Eskaerak 48 ordu lehenago egingo dira, formularioan jasotzen den bezala. Gela erabiltzeko erreserbak eskatutako egunerako balioko du, ezin izango da eguna aldatu aldez aurretiko baimena eskatu gabe.

Azterketa sasoietan ?betiere UPV/EHUko egutegi ofizialaren arabera? ikasleei ikasteko guneak errazteko, bilera gela taldean egin beharreko lanetarako lehenetsiko da. Gelak badu 4/5 talderentzako tokia.  Bestelako jardueretarako ere erreserbatu ahalko da, baldin eta Ikasleen Kontseiluko azpiegituren arduradunak baimena lehenago ematen badu.

Gela egun berean erabiltzeko eskaera bat baino gehiago izanez gero, hau izango da lehentasunen hurrenkera:

  1. Bizkaiko eta UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluak antolatutako jarduerak
  2. Ikastegietako ikasleen kontseiluek antolatutako jarduerak
  3. Unibertsitateko ikasleek eta elkarteek antolatutako jarduerak
  4. Unibertsitateko gainerako kideek antolatutako jarduerak

Egun berean gela erabiltzeko eskaera bat baino gehiago izan eta ezinezkoa bada aipatutako lehentasunen hurrenkera aplikatzea, lehenengo eskaerak izango du lehentasuna.

Ikasleen Kontseiluak eskubidea du egindako erreserbak aldatzeko, ezustean sortutako premiak edo lehentasunak direla eta.

Bileran ezin izango da ez jan ez edan, ezta objektu pertsonalik utzi. Eskaera egiten duen pertsona izango da gelari ematen zaion erabileraren arduraduna. Edozein kasutan, gela modu egokian erabil dadin arduratu behar du. Gela modu desegokian erabiliz gero, eskaera egin duen pertsona izango da gerta litezkeen kalteen arduraduna.

Arauak bete ezean, gelatik kanporatzea ekar lezake, beharrezkotzat jo litezkeen bestelako neurriez gainera.

 

Itzuli