Leioa-Erandio eremuko aparkaleko berria ere doakoa izango da eta martxan egongo da datorren ikasturtean

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/09

UPV/EHU Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen aurrean eraikitzen ari den ekialdeko aparkaleku berria 2013-2014 ikasturtean egongo da martxan, eta doakoa izango da, mota bereko beste unibertsitate instalazioak bezala.

Hiru solairu eta terraza dauzka. Guztira, aparkatzeko 1.200 plaza izango ditu, baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko lekuak ere. Itxaroteko eremu estali bat ere izango du, aparkalekuaren inguruan egingo diren autobusentzako 19 nasen ondoan.