Malgutze-proposamenak Euskal Unibertsitate Publikora sartzea bermatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/16

EUSKO JAURLARITZARI

PREZIO PUBLIKOAK

1. Premiaz aztertzea ea ikasleek zergatik egiten dituzten bigarren edo hortik gorako matrikulak, eta kopuru hori murrizteko proposamenak egitea.

2. Prezio publikoak izoztea lehenengo eta bigarren matrikuletarako.  Halaber, tasa publikoak izozteko eskatzen da.

3. Beka ukatzen duen administrazio-ebazpen irmoa egon ostean ordainduko da matrikula, eta ordainketa erraztu egingo da.

4. Matrikula ordaintzeko epe-kopurua malgutzea.

BEKAK

5. Aurreko eskakizun-maila akademikoak berreskuratzea.

6. Beketan, aldi baterako kontzeptua zabaltzea.

7. Beken zenbatekoak eguneratzea, kontuan hartu ez den KPIa kontuan hartuta.

8. 2012/2013 ikasturteko beken deialdiari dagozkion datuak aztertzea, Hautapen Epaimahaiaren batzarrean hartutako konpromisoa beteta.

9. Eusko Jaurlaritzatik zuzeneko diru-laguntzak ezartzea, 0 interes-tasarekin, betekizunak ez betetzeagatik beka jasotzen ez duten ikasleentzat.

 

UPV/EHU

MATRIKULAZIOA

10. Gobernu Kontseiluaren erakunde-laguntza, prezio publikoak izozteko eta beken zenbatekoak eguneratzeko.

11. Aldi baterako ikaslearen kontzeptua ezartzeko konpromisoa 1. mailan eta unibertsitate-masterretan.

12. Matrikula handitzeko epea ezartzea Unibertsitateko Ikastegi guztietan.

13. Irakasgaiaren kostua itzultzea, matrikularen aurretik ezarritako baldintzak aldatzen badira (batez ere ordutegiak).

LAGUNTZA PROPIOAK

14. UPV/EHUren beka propioak ezartzea matrikularako, garraiorako eta mantenurako.

OSTATUA

15. Egoitza publikoetan plazak erreserbatzeko aukera aztertzea, baliabiderik ez daukatela egiaztatu duten eta bekarik jaso ez duten pertsonentzat.