null

PREMIAZKOA: SÉNECA beka - SICUE mugikortasun programa

Lehenengo argitaratze data: 2013/01/31

2013/2014 ikasturtea

Jakingo duzunez, estatuko unibertsitateekin garatzen den SICUE mugikortasun programan izena emateko epea otsailaren 4an irekiko da. Azken egunetan jakin dugunez, berriz, Hezkuntza Ministerioa SÉNECA bekak bertan behera uzteko aukera aztertzen ari da 2013/2014 ikasturteari begira. Iragarpen hori ikusita, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak ohar hauek helarazi nahi dizkizu:

  1. Neurria erabat errefusatzen dugu, eta bidenabar, Espainiako Gobernuak berriz ere baliabide gutxien dituzten ikasleen eta hezkuntzaren aurka bete-betean eraso egitea kritikatzen dugu.

  2. Erabat gogaituta gaudela adierazi nahi dugu, murrizketa irrazionalak eta sozialki bidegabeak justifikatzeko beti argumentu bera erabiltzen baitute, "dirurik ez dagoela" alegia, eta, argi dagoenez, neurri horiek horrenbeste aipatzen duten bikaintasun hezkuntzaren kontrakoak dira.  

  3. Espainiako Gobernuaren eta bertako Hezkuntza Ministerioaren itxikeria ikusita, bestelako neurriak proposatzeko hainbat erakunderekin batzartzeko eskaerak egingo ditugula jakinarazi nahi dugu, hartutako erabaki horiek ikasleengan eragingo dituzten ondorio izugarriak arintzen saiatze aldera.

Informazio gehiago nahi baduzu, edonolakoa bada ere, web orokorrean kontsultatu dezakezu, zure ikastegiko nazioarteko harremanetarako arduradunarekin harremanetan jar zaitezke, edo, bestela, zuzenean seneca@ehu.es helbidera idatz dezakezu.

Adeitasunez, agur,

Aratz Castro
UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko burua

Información de interés: