EHU/UPVko Ikasle Kontseiluak azterketa garaian iraskasleek egin ditzateken gehiegikerien aurrean tentuz ibil daitezen eskatu die ikasleei

Lehenengo argitaratze data: 2013/01/10

Kontseiluak hainbat kasu zehatz salatzera animatu nahi izan ditu ikasleak; hala nola, azterketetan klaseetan azaldu ez diren edukinak galdetzea, kalifikazioak izen eta abizenekin publikatzea, datuen pribatutasunaren legea ez betetzea, tutoretzetan irakasleak ez agertzea, azterketak galtzea edota epeak ez errespetatzea.

Azterketa garaiaren hasiera ofiziala aprobetxatuz, Aratz Castrok, EHU/UPVko Ikasle Kontseiluko Presidenteak ikasleak garai hauetan pairatutako egoera larriak azpimarratu ditu neurriak har ditzaten: "ezinbestekoa da ikasleek beraien eskubideak jakitea, irakasleak hainbat betebehar baitituzte beraiekiko; bai datuen pribatutasunarekin, epeekin eta baita azterketen edukinarekin erlazionatutako neurriak, alegia".

Era berean, eta errektore talde berriaren izendapenaren harira, Castrok berme eta konpromisoa eskatu die ordezkari berriei egoera hauen aurrean jazotako arazoei aurre egiteko.