Unibertsitate publikoaren erronkak 2013-2017

Urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak lan-gosaria antolatu du urriaren 3rako, alderdi politiko ezberdinetako arduradunekin. Gosari horretara euskal unibertsitate-sistemako ikasleen ordezkari eta erakunde ezberdinak daude gonbidatuta.

Topaketa horren xedea da lehen eskutik ezagutzea alderdi bakoitzak hartuko dituen neurriak eta bakoitzaren proiektua. Horrez gain, ikasleen ordezkariek galderak egin ahal izango dituzte, hiru ardatz hauetan oinarrituta:

  1. Kalitatezko hezkuntza.
  2. Unibertsitate-etxebizitzari buruzko politika.
  3. Unibertsitate-garraioari buruzko politika.