2012

Buddy izatea eta Erasmus bisitatzaileak laguntzea gustatuko al litzaizuke?

Irudia

Jaitsi ezazu gure Buddy programaren triptikoa

 

  • Zure laguntzari esker, hobeto orientatuko dira hirian eta campusean
  • Hizkuntzak praktikatzeko eta herrialde anitzeko jende berria ezagutzeko aukera izango duzu
  • Izena emateko, eskaera orria bete ezazu

Buddyaren ohizko eginkizunak

  • Bisitatzaileekin harremanetan jar zaitez bidaia egin baino lehen, UPV/EHUn bere Buddy izango zarela esanez
  • Bisitatzaile iritsi den unean, berarekin elkartu (autobus geltokian, hirian edo campusean) bere galderak erantzuteko
  • Help Centrerrera lagun ezazu bisitatzailea. Hor, erabilgarri dauden etxebizitzak eta logelen zerrenda eta UPV/EHUk antolaturiko hizkuntza ikastaroei dagozkien argibide guztiak emango dizkiote
  • Fakultate edo Eskolako mugikortasun koordinatzailea ikustera lagun ezazu bisitatzailea, bere heldueraren berri emateko eta Learning Agreement sinatzeko. Matrikulazioaren prozesuari buruzko xehetasunak ere jaso ditzake bertan 
  • Lehenengo 2-3 astetan zehar, bisitatzailearen beharren eta zure agendaren arabera, bere esanetara egon zaitez, galderak edota zalantzak argitzeko


Irteerak, txangoak... antolatzeko Buddy eta bisitatzaileen taldeak

 

BIZKAIKO CAMPUSA

GIPUZKOAKO CAMPUSA


  • Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak
  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak
  • Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoak
  • Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak

Ikastegian barne kudeatzen dute Buddy programa. Ikastegi hauetan Buddy nahi izanez gero, mugikortasuneko koordinatzailearekin jarri zaitez harremanetan. 

Gipuzkoako Campuseko Help Centrerrean gaude (IM Barriola -gelategia- eraikineko tarteko solairuan) gaude zure esanetara

Anima zaitez!

Gipuzkoako Campusean, IM Barriola eraikineko tarteko solairuan gaude

helpcentre4.internacional@ehu.es