2012

Zubi eseki eta tirantedun maketa lehiaketa

Irudia

Donostiako Campusean zubi eseki eta tirantedun maketa lehiaketa abian da. Lehiaketa Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoako Dinitek Junior Enpresaren ekimena da.

Lehiaketa azaroaren 14ean izango da 'Ikasle Topaketak' izeneko jardunaldien baitan eta sariak 600 eurokoak dira bai 'Edertasun' atalean eta baita 'Erabilgarritasun' atalean ere. Aurkeztutako maketak egurrezko txotxekin eta altzairuzko kableeekin eginak izango dira, guztiz esekitutako taula nagusi bat izango dutelarik.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 7an amaitzen da.

Argibideak, oinarriak eta izena-ematea: http://zubilehiaketa.info