2012

Hitzaren txoko berria

Hitzaren Gunea festa giroan eta jendez gainezka inauguratu zen. Errektorearen agurraren ostean, Galtzagorri eta Tartalo robotak protagonismo guztia izan zuten. Andoni Egaña bertsolari ezagunaren aurka lehiatu ziren bertsotan, baita Felix Zubia irakaslea eta Oier Lakuntza eta Maialen Velarde ikasleren aurka ere. Galtzagorrik taula gainean eskarmentu handia duela argi utzi zuen; ez ordea Tartalok. Honek antzezte-teknikak menderatzen ez omen zituenez, hainbat alditan erratu zen. Festa musika, sagardoa eta mokaduekin jarraitu zuen.

 

Irudia