2011

null

17 de abril: Día Europeo de la Información Juvenil

"Feel free to ask - Bota zure galdera" da igandean, apirilaren 17an, ospatuko den Gazteentzako Informazioaren Europako Egunaren leloa. Gipuzkoak, Gazte Informazioaren Sarearen bidez, Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimen honekin bat egingo du. Europa osoan Gazteentzako Informazio Zerbitzua ezagutzera ematea da helburua. Gainera, ERYICAk 25 urte beteko ditu aurten.

Gipuzkoako Gazteentzako Informazio Sareak biztanle guztiei, bereziki Gipuzkoako gazteei, eskura dituzten doako zerbitzu eta produktu guztiak ezagutarazteko aukera hau aprobetxatu nahi du. www.gipuzkoangazte.info blogean, lana, hezkuntza, etxebizitza, astialdia eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa aurkitzeaz gain, herrietako nahiz Gipuzkoako hainbat gazteentzako informazio buletinetan, eta baita mugikorrean SMS alertak jasotzeko zerbitzuan ere, izena eman daiteke doan. Buletina dagoeneko 4000 harpidedunek jasotzen dute, lehengo urtean baino 700 gehiagok. Baliabide horiei esker, kontzertu, lanpostu eta bestelako deialdi interesgarriak astero ezagutuko dituzte.
SMS zerbitzuan harpidetzek ere gora egin dute 2010. urtean; gainera, gazte informazioko bulego gehiago hasi dira zerbitzu hau eskaintzen.

Gainera, 2010. urtean informazioa jarraitzeko bide berriak ireki ditugu, besteak beste, Gipuzkoangazteko FACEBOOK ORRIA.

Gipuzkoangazte bloga Gipuzkoako gazteen artean erreferente bihurtu da, horren erakusgarri, 2010. urtean izan dituen bisitak: 280.000 inguru, 2009an baino 80.000 gehiago. Horretarako, Gipuzkoako Gazte Informazioko sarea osatzen dugun bulegoak eta Lurralde Zentroa aritu gara lankidetzan.

Honela, gazte informazioa jaso nahi dutenek gipuzkoangazte.info blogaren bidez, posta elektronikoz, mugikorrez, eta, orain, baita GIPUZKOANGAZTE sare sozialetan kontsultatuz ere lor dezakete.

Halaber, gipuzkoarrak bidaiatekako giden DOAKO MAILEGU ZERBITZUA eskuragarri dute. Gainera, BIDAIATEKA (www.gipuzkoangazte.info/bidaiateka) zerbitzuaren bitartez, ibilbideei, ostatuei, deskontuei eta bidaiatzeko beste gai batzuei buruzko informazioa eta aholkuak jaso ditzakete.

Gogoan izan, gainera, Gazteentzako Informazio Bulegoetan ikasleen, irakasleen eta aterpekideen nazioarteko txartelak egin daitezkeela.

Gipuzkoako Gazte Informazioko Sarea (pdf, 179 Kb)