2011

null

Buddy izatea gustatuko al litzaizuke, 2011ko Irailean?

- Erasmus programarekin datozenak galduta egoten dira maiz, Euskadira iristen direnean

- Zure laguntzari esker, hirian eta Campusean hobeto orientatuko dira

- Hizkuntzak praktikatzeko eta herrialde anitzeko jende berria ezagutzeko aukera izango duzu

- Izena emateko, formularioa bete eta  helpcentre4.internacional@ehu.eshelbidera bidali ezazu

Urtero, ehunka ikasle bisitatzen gaituzte Erasmus programaren barne:  askotan, etorriberriek ez dute ez gaztelania, ez euskararik hitz egiten eta hirian zein Campusean galduta dabiltza lehenengo astetan.

Euopako beste unibertsitatetan bezala, ikasle bisitatzaileen laguntza programa (Buddy, alegia) ezarri du UPV/EHUk, etxeko ikasleek Erasmusekin datozenak lehenengo egunetan babesteko. Bertako buddiek hirian mugitzeko argibideak ematen dizkiete eta unibertsitatean lehen eginkizunak betetzeko ere laguntza ematen diete.

Buddien eginkizunak  errazak dira eta aste pare batzuetan burutzen dira. Alabaina, kontaktoa ez da galtzen; izan ere, aurreko laguntza adiskidetasuna bihurtzen da askotan.

 

Hizkuntzak praktikatu, herrialde anitzeko jende berria ezagutu, irteerak egiteko adiskide gehiago izan edo denbora askeko jarduerak antolatu nahi badituzu Erasmusekoekin, formularioa bete eta bidali iezaiguzu.  Gure bulegora ere jo dezakezu (Gipuzkoako Help Centre, IM Barriola eraikineko –gelategia- tarteko solairuan).

ADI!
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak; Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoak; Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak; eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak ikastegian barne kudeatzen dute Buddy programa. Ikastegi hauetan Buddy nahi izanez gero, mugikortasuneko koordinatzailearekin jarri zaitez harremanetan.

Anima zaitez, zuen zain gaude!

UPV/EHUko BUDDY-aren eginkizunak (pdf, 31 Kb)

BUDDY izateko eskaera-orria (doc, 147 Kb)