2013

null

Korrika 18: UPV/EHUren kilometroak

Aurreko urteetan bezala, aurtengo Korrikan ere UPV/EHU izango da euskararen aldeko lasterketa horretan. Gasteiz, Bilbo eta Donostian kilometro bana hartu du unibertsitateak euskararen aldeko ekitaldi horretan parte hartzeko, eta zurekin batera egin nahiko genuke. Animatu eta etorri euskararen alde korrika egitera.

 

Hona hemen UPV/EHUk hartu dituen kilometroak:

 

 

 

GASTEIZ: martxoak 19, asteartea

  • 1252B kilometroa: Justo Velez eta Nieves Cano kaleen bidegurutzean.
  • Ordua: 20:43.

BILBO: martxoak 21, osteguna

  • 1793 kilometroa: Bilboko Arte Ederren Museoko ate parean.
  • Ordua: 20:03.

DONOSTIA: martxoak 23, larunbata

  • 2411 kilometroa: Gipuzkoako Bazkundearen ondoan dagoen "Etxe onenak"en eraikinean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen beste aldean (Tolosa hiribidea, 71).
  • Ordua: 21:09.

KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa