2013

null

Turingean makina

Informatika Fakultateko lehen solairuan dekorazio bitxia ikustera ohitu da bisitaria. Jesus Ibañez irakaslea da egilea. Ekipo eta kablez osatutako izakia arrastoan sartuta dute oilotoki-alanbrada tankerako panelek.  Goialdean, pantailak buruz behera daude dilindan. Bizirik diraute, noizbehinka keinuka baitabiltza.

"Hori ze arraio den?" galdetzen duen baten bat badago ere, Turingen Makina simulatzeko instalazioa dela jakitera heldu dira gehienak. Agian ez dakite, ordea, tramankulu hori 2. kurtsoko ikasleek gauzatu dutela, Informatikaren sortzailea izan zen Alan Turingen (1912-1954) jaiotzaren ehun urteurrenaren ospakizunean kokatuta. Gertaera hori mundu-mailako omenaldi bihurtu da, eta Informatika Fakultatean ere hainbat ekitalditara hurbiltzeko aukera izan dute. Beste ikasle talde batek (hauek ere 2. kurtsokoak) mundu fisikoaren konplexutasunari aurre egin dio eta Turingen Makinaren LEGO Technic-ezko modeloa eraiki du, Ana Sanchez irakaslearen laguntzaz.