UPV/EHUko ikasleen arautegia

ATARIKO TITULUA

1. artikulua.– Aplikazio eremua.

  1. Arautegi hau UPV/EHUko ikasle guztiei aplikatuko zaie. UPV/EHUko ikasletzat hartzen dira titulu ofizialak, berezko tituluak, edo bizitzan zeharreko prestakuntzarako beste ikasketa espezifiko batzuk eskuratzeko matrikulatuta dauden pertsona guztiak.
  2. Arautegi honek aurreikusten ez duen guztiari Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onartzeari buruzko abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretua aplikatuko zaio, subsidiarioki.