Helburuak

Arrakasta programaren helburua da unibertsitate arrakasta akademikorako baldintzak sortzea haur eta nerabeen babeserako sistemaren barruan (babesgabetasun larrian dauden familietan esku hartzeko programak, harrera familiak edo egoitza baliabideak —foru aldundienak—) adin nagusitasunera heldu diren eta Batxilergoan edo Lanbide Heziketan ibilbide akademiko ona izan duten gazteentzat.

Pertsona horiek aurre egin behar dioten arazo nagusia gizarte bazterketa da.  Hainbat ikerketen arabera, egoitzetan bizi diren gazteen hezkuntza maila txarragoa da, askotan ez dira egoten adinagatik dagokien mailan, gehiagotan errepikatzen dute, eta ikasle hauen eskola absentismoa beste ikasleena baino handiagoa ere bada (Jackon y Martin, 2002; Panchón, 1999; Tilbury, 2010; Montserrat, Casas y Baena, 2015). Pertsona horiek ez dituzte egiten unibertsitate ikasketak, arrazoi ugarirengatik: laguntza ekonomiko, praktiko eta emozionalik ez jasotzea; beraiengan uste handirik ez izatea; etxebizitzarako laguntza zerbitzurik ez egotea; ikasten jarraitzeko bekarik ez izatea; eta adin nagusitasunera familiaren babesik gabe heltzeak sortzen duen beldur eta segurtasun faltari aurre egiteko laguntza pertsonalik ez izatea, beharrezkoa izanez gero (Montserrat eta al. 2011, 236-238 orr.).

Arrakasta programak elkarlanerako bideak sortu ditu foru aldundien eta UPV/EHUren artean eta horiei esker, bermatu egiten da gazteok hezkuntza ibilbide horiek egin ahal izatea eta administrazioak ibilbideon jarraipena egin ahal izatea.

Arrakasta programa beste urrats bat da aukera berdintasunaren eta hezkuntza inklusiboaren aldeko bidean.