Programako ikasleen konpromisoak

Arrakasta programako ikasleek zenbait konpromiso eta erantzukizun hartu behar dituzte, proiektuan era aktiboan parte hartuko dutela eta ikasketak egingo dituztela bermatzeko. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • UPV/EHUn matrikulatuta egotea (dagokion ikasturtean).
  • Gutxien dela, ikasturtean matrikulatutako irakasgaien % 75era aurkeztea, eta, gutxienez, beren maila eta titulazioko ikasleek batez beste gainditutako adina kreditu gainditzea.
  • Kasuan kasuko foru aldundiarekin hartutako konpromisoak betetzea, kasu bakoitzari dagokionaren arabera.
  • UPV/EHUk eta kasuan kasuko foru aldundiak egiten duten jarraipen lana erraztea.

Salbuespenez, eta behar bezala arrazoituz gero, kasuan kasuko errektoreordetzak egokitu egin ahal izango ditu irizpide horiek.