UPV/EHUko ikasleen arautegia

III. TITULUA. IKASLEEN KONTSEILUAK

V. ATALA. BATZORDE PAREKIDEA

48. artikulua.– Batzorde parekidea.

  1. Batzorde Parekide bat eratuko da, aholkularitza-organo gisa, eta ikasleen interesei zuzenean eragin diezaieketen gaiak aztertzeko bilduko da. Batzorde hori ikasleen eta errektorearen gobernu-taldearen arteko informazio-bidea izango da, eta aholkularitza eta babesa eskainiko ditu. Haren txostenak ez dira nahitaezkoak eta lotesleak izango.
  2. Parekidetasunez osatuko dute kontseiluburuak hautatzen dituen UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko kideek eta errektorego-taldeko ordezkariek. Horien artean, nahitaez egongo dira ikasleen gaietarako eskumenak dituen errektoreordea eta aztertu beharreko gaiari buruzko eskumenak dituen errektoreordea.
  3. Batzordea, gutxienez, sei hilabetean behin bilduko da, baina maizago biltzeko aukera izango du, kideen herenak hala eskatzen badu.