Zeintzuk dira bakoitzaren eginkizunak?

a) Ikasle tutoreenak:

  • Egin behar diren hautapen elkarrizketa guztietan parte hartzea.
  • Tutore lanak egingo dituzten ikasleen prestakuntza prozesuan parte hartzea. Prestakuntza saioetan parte hartzea.
  • Berdinen arteko tutoretza planeko jardueren garapenean lankidetza ematea.
  • Edukiekin lotutako informazioa kideei eskaintzea.
  • Ikasleek ikastegiko jardueretan eta kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
  • Esku hartzean proposatutako informazio saioetan parte hartzea.
  • Bileretako jarraipen taulak betetzea eta aurkeztea; hain justu, honako datu hauek bilduko dituztenak: parte hartzaileak, landutako gaiak, hautemandako arazoak eta egon litezkeen irtenbideak, gorabeherak, ikasleek egindako gomendioak, hobekuntza iradokizunak, etab.
  • Azken txostena osatzeko lanean parte hartzea.

b) Lehenengo mailako ikasleenak:

  • Bileretan parte hartzea.
  • Antolatutako jardueren garapenean parte hartzea.
  • Unibertsitate bizimoduan parte hartzeko, esku hartzeko, lankidetzan jarduteko edo kritikatzeko gaitasunak garatzea.
  • Gizartean eta lanbide munduan ondo moldatzeko gaitasunak garatzea.
  • Euren lanbide proiektua osatzeko zereginean parte hartzea.
  • Inkesta bati erantzutea, programa bera edo ikasle tutoreak balioetsita.

c) Irakasle koordinatzaileenak:

  • Berdinen arteko tutoretza programa gainbegiratzea eta hari jarraipena egitea.
  • Ikastegiko Batzarrari programaren funtzionamenduari eta emaitzei buruzko informazioa ematea.
  • Programaren garapena koordinatzea eta hari buruzko zalantzak argitzea.
  • Ikasle tutoreak lortzeko kanpainan parte hartzea: ikasleak bilatzen laguntzea, ikasleak parte hartzera animatzea, etab.
  • Ataza batzuetarako beharko diren irakasle eta AZPko langileak bilatzea. Ikasleen Kontseiluarekin koordinatzea.
  • Tutore lanak egingo dituzten ikasleen hautapenean eta prestakuntzan parte hartzea.
  • Ikasle tutoreak gidatzea eta horiei laguntzea bileren egutegia eta saioen ordutegiak egiten, landu beharreko edukiak zehazten, eta saio bakoitzean landuko diren edukien berri emateko zirkularrak idazten.
  • Azken txostena osatzeko lana koordinatzea eta bertan parte hartzea.