Zer egin behar dut parte hartzeko?

Ikasle moduan parte hartu nahi duzu?

Behean adierazitako ikastegietakoren bateko ikaslea bazara, zuzenean jar zaitezke koordinatzailearekin harremanetan bere izenaren gainean klik eginda. Berak esango dizu zer egin behar duzun lehenengo mailako ikasle moduan zein ikasle tutore moduan parte hartzeko.

Programako koordinatzaile moduan parte hartu nahi duzu?

Koordinatzaile moduan parte hartu nahi baduzu, ikastegiko zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar duzu, zuzendaritzak erabakitzen baitu nortzuk izango diren informazio eta hedapen faseaz, ikasleak erakartzeaz eta hautatzeaz eta esku hartzeko prozesua gidatzeaz arduratuko diren koordinatzaileak. Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak ikasle tutoreak prestatzeko ikastaroa kudeatu eta programaren jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu.

Harremanetarako: