Zertarako balioko dit?

Lehenengo mailako ikaslea bazara:

  • Unibertsitaterako jauzian babesa izateko, ikastegian bertan eta unibertsitatean txertatzen lagunduta.
  • Ikasketa plana, ikastegia bera, zerbitzu eta baliabideak, burokrazia kontuak, administrazio gaiak eta abar hobeto eta hurbilagotik ezagutzeko.
  • Informazio akademikoa eta administratiboa edukitzeko, UPV/EHUn egingo duzun egonaldia hobetze aldera.
  • Unibertsitateak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiak hobeto ezagutzeko eta erabiltzeko.
  • Ikaskideen bizipenak hurbiletik ezagutu eta horietatik ikasteko.
  • Ikasteko jarraibideak ezagutzeko eta zailtasunei aurre hartzeko, eskarmentu handiagoko kideen esperientzian oinarrituta.
  • Unibertsitateko bizitzan parte hartze aktiboa izateko.

Ikasle tutorea bazara:

  • Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera, zerbitzu eta laguntza guztiak zuzenean ezagutzeko.
  • Zure garapen pertsonal, sozial eta profesionala bultzatuko duten zenbait gaitasun orokor lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.
  • Unibertsitatean parte hartze aktiboa izateko.
  • Kredituak eskuratzeko (hautazko 3 ECTS kreditu, gehienez)*

*Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik aitortutako kredituak, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutakoak) 11.5.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.