UPV/EHUko ikasleen arautegia

I. TITULUA. IKASLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

II. KAPITULUA. IKASLEEN BETEBEHARRAK

13. artikulua.– Ikasleen betebeharrak.

Unibertsitateko kideak direnez, UPV/EHUko ikasleek, gainerako ordenamenduan aitortutakoez gainera, honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. UPV/EHUren Estatutuak eta gainerako arautegiak ezagutzea eta betetzea. Bereziki, segurtasunari eta osasunari buruzko barne-arauak ezagutu eta bete beharko dituzte; batik bat, praktikako laborategien erabilerari eta ikerketa inguruneei buruzkoak.
  2. Gainerako pertsonen eskubideak errespetatzea, eta UPV/EHUko Estatutuen, Arautegi honen eta gainerako arau juridikoen arabera jardutea.
  3. Gainerako pertsonekin errespetuz jokatzea, inor baztertu gabe.
  4. Dagozkien egitekoak bere gain hartzea profesionaltasunez, eta unibertsitateko kideekin lankidetzan jardutea, UPV/EHUren helburuak lortzeko eta haren funtzionamendua hobetzeko.
  5. Hauteskunde eta/edo izendapen bidez eskuratutako karguak arduraz eta erantzukizunez b.
  6. Ordezkatzen dituzten ikasleei parte hartzen duten kide anitzeko organoen jarduerak eta erabakiak jakinaraztea, bai eta beren jarduerak ere, organo horiek ezarritako erreserba eta zuhurtzia kontuan hartuta.
  7. Partaide diren kide anitzeko organoen bileretan parte-hartzea, modu aktiboan eta erantzukizunez.
  8. UPV/EHUren xedeak eta funtzionamendua hobetzen laguntzea.
  9. UPV/EHUren edo haren erakunde laguntzaileen instalazioak, materialak, bitartekoak, ondasunak eta ondarea behar bezala erabiltzea eta zaintzea.
  10. Justifikaziorik gabeko aldeko traturik edo pribilejio-egoerarik ez onartzea.
  11. UPV/EHUren edo haren organoen izena, sinboloak eta ikurrak errespetatzea, eta zuzen erabiltzea.
  12. UPV/EHUren ekitaldi akademikoak errespetatzea, adierazteko eta agerraldiak egiteko askatasuna urritu gabe.
  13. Unibertsitateko kideak eta erakunde laguntzaileen edo UPV/EHUn zerbitzuak ematen dituzten erakundeen langileak adin, sexu, arraza, erlijio, sexu-portaera, genero-identitate, ahalmen urritasun edo pertsonaren beste edozein egoera pertsonal direla-eta ez baztertzearen aldeko jarrera izatea eta bultzatzea.
  14. UPV/EHUren xedeak eta funtzionamendua hobetzen laguntzea.
  15. Ikastea, eta bere prestakuntza osatzeko lagungarriak diren jarduera akademikoetan parte-hartzea. Doktoregoko ikaslea izanez gero, ikerketan.
  16. Parte hartzen duen ebaluazio-prozesuetan erantzukizunez jokatzea, eta objektiboa izatea, eta, unibertsitateko jardueren kalitatea hobetzeko helburua izanik, UPV/EHUren ebaluazio-probetan edo dokumentu ofizialetan prozedura iruzurtiak erabiltzeari edo horietan laguntzeari uko egitea.
  17. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan parte-hartzea, subjektu aktibo gisa, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz.
  18. Parte-hartze sozialeko eta garapenerako lankidetzako jarduerak zuzen egite aldera diseinatutako prestakuntza-ekintzetan parte-hartzeko betebeharra, horietan laguntzea eskatu bazaio.
  19. UPV/EHUren Estatutuek eta horiek garatzeko araudiek emandako beste batzuk.