UPV/EHUko ikasleen arautegia

III. TITULUA. IKASLEEN KONTSEILUAK

III. KAPITULUA. CAMPUSEKO IKASLEEN KONTSEILUAK

42. artikulua.– Izaera.

Campuseko Ikasleen Kontseilua Campuseko ikasleak ordezkatzen dituen kide anitzeko organoa da, eta ikasleen ordezkaritza koordinatzen du, dagokion Campusaren esparruan.

43. artikulua.– Osaera.

  1. Campuseko Ikasleen Kontseilua osatuko dute Campus horren Irakaskuntza Ikastegi bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta Gobernu Kontseiluan Campus horrek dituen ikasleen ordezkariek. Arautegi honen ondorioetarako, Giza Zientzietako titulua (Esperientzia Gela) ikastegitzat hartuko da Campus bakoitzean, eta ordezkari bana izango du campusetako ikasleen kontseiluetan.
  2. Campuseko ikasleen kontseiluan, ikastegi bakoitzaren ordezkaria ikastegiko ikasleen kontseiluko burua izango da, baldin eta campusekoa bada, edo kontseiluko edo ataleko kideen artean horren ordez hautatutako pertsona.

44. artikulua.– Egitekoak.

  1. Campuseko Ikasleen kontseiluak honako egiteko hauek izango ditu:
    1. Hautatzea, hala behar izanez gero, UPV/EHUko Ikasleen Kontseilurako ordezkariak.
    2. UPV/EHUren aurrekontuetan esleitu zaion aurrekontua nola banatu behar den erabakitzea.
    3. Campusean kokatutako ikastegien ikasleen kontseiluetako jarduerak koordinatzea, babestea eta bultzatzea.
    4. Ikasleei eragiten dieten ekimenak eta gatazken gaineko erabakiak kudeatzea, bere eskumenen esparruan.
    5. Ikuskaritza Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea, ikasleen irakaskuntzako eskubideak bermatzeko neurriak jartzeari begira.
    6. Berezko laguntzak onartzea, bere aurrekontuaren kargura.
    7. Eztabaidatzea, eta, hala behar izanez gero, ikastegietako ikasleen kontseiluek edo Campus horretan matrikulatutako ikasleen % 5ek aurkeztutako ekimenak onartzea.
    8. Campuseko ikasleei zuzenean eta modu esklusiboan eragiten dieten unibertsitateko arau guztiak onartu aurretik, haren iritzia entzutea, eta alegazioak aurkezteko aukera izatea.
    9. Etenaldi akademikoa egitea erabakitzea, bere jarduera eremuan.
    10. Soil-soilik Campuseko ikasleei eragiten dieten gaiei buruzko adierazpenak .
    11. Estatutuek, Arautegi honek eta gainerako araudiek emandako beste egiteko batzuk.
  2. Campus bakoitzak, UPV/EHUko organo orokorrekin lankidetzan, Campus horren Ikasleen Kontseiluak bultzatutako jarduerak antolatzen eta egiten lagundu behar du.