UPV/EHUko ikasleen arautegia

IV. TITULUA. IKASLEEN ELKARTEAK

IV. KAPITULUA. UPV/EHU-KO IKASLEEN ELKARTE IZAERARI EUSTEA

56. artikulua.– UPV/EHU-ko ikasleen elkarte izateari eustea.

  1. UPV/EHUko ikasleen elkartea izaten jarraitzeko, elkarteek UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskakizunak betetzen jarraitu beharko dute. Horren harira, elkarte guztiek, bi (2) urtean behin eta lehen lauhilekoan, ikasleen gaietarako eskumenak dituen Errektoreordetzari honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkiote:

    a) Elkarteak aurreko bi ikasturteetan egindako jarduerei buruzko memoria bat, non bereziki nabarmenduko diren unibertsitate-organoren batek diruz lagundutako jarduerak edo proposamenak.

    b) Elkarteko burua, idazkaria eta Zuzendaritza Batzordeko kideak UPV/EHUko ikasleak direla erakusten duten dokumentuak. Era berean, bazkide guztien zerrenda eguneratua aurkeztu beharko da. UPV/EHUko ikasleen elkarte gisa erregistratuta egoteari eusteko, Arautegi honen 52. artikuluak ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira.

    Elkartearen liburuak agintaritza akademikoen eta publikoen esku egongo dira.
  2. Estatutuetan edo zuzendaritza-batzordean eginiko aldaketa guztiak ikasleen gaietarako eskumenak dituen Errektoreordetzari jakinaraziko zaizkio, hilabeteko epean, eta honek Arautegi honekin bat datozen egiaztatuko du. Aldaketak Arautegira egokitzen ez badira, izen-ematea ezeztatzeko prozedura hasiko da.

57. artikulua.– Ez-betetzea.

Titulu honen aurreikuspen baten bat bete ezean, elkartea ohartarazteko espediente bat irekiko da, eta hilabeteko epea emango zaio, aurkitutako akatsak zuzen ditzan. Epe hori igarota akatsak zuzendu ezean, elkarteak ezin izango du UPV/EHUren laguntzarik eskatu, urtebetean. Hurrengo ikasturtearen lehenengo lauhilekoan akatsak ez badira zuzendu, UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan behin betiko baja emango zaio elkarteari, eta, horrekin batera, aitortutako eskubideak galduko ditu, baita, hala balitz, emanak izan ditzakeen laguntzak ere.