V. Eztabaida Txapelketa Euskaraz

Aurten 5. Eztabaida Txapelketa Euskaraz ospatuko dugu Eusko Legebiltzarraren laguntzarekin batera. Ekintza honen helburua eztabaida eta Euskararen erabilera sustatzea da.

Txapelketan eztabaidatuko den galdera:

"Guraso batzuk azken urteetan bere seme-alabak ez txertatzeko erabakia dela eta, gaindituta ziruditen gaixotasun batzuen berragertzea ikusi da. Osasun publikoaren arazoa dela kontsideratu eta mugatu beharko litzateke gurasoek seme-alaben tratamendu medikoa erabakitzeko duen eskubidea?"

Eztabaida Txapelketa euskaraz irakasten duten unibertsitateen artean egingo da, eta aurtengo ekitaldira unibertsitate hauek daude konbidatuta:

  •  Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  •  Nafarroako Unibertsitate Publikoa  UPNA
  •  Mondragon Unibertsitatea MU
  •  Deustuko Unibertsitatea DEUSTO
  •  Nafarroako Unibertsitatea  UNA
  •  Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea  UP

Unibertsitate bakoitzetik talde bana izango da Eusko Legebiltzarrean aipatutako gaia eztabaidatzen, eta denen artean garaile bat erabakiko du epai-maiak.
Eztabaidan parte hartuko duten talde guztientzat formazio-saio bat antolatu da irailaren 16 eta 17an Eibarko UPV/EHUren egoitzan.

Bertan emango den formazioaren egitaraua hemen ikusi dezakezu.

Aurtengo Eztabaida Txapelketaren finala, Eusko Legebiltzarrean egoitzan ospatuko da:

  • Eguna: irailaren 22a
  • Lekua: Eusko Legebiltzarra
  • Ordua: 10:00etatik 14:30ak arte
  • Eztabaidaren galdera: Guraso batzuk azken urteetan bere seme-alabak ez txertatzeko erabakia dela eta, gaindituta ziruditen gaixotasun batzuen berragertzea ikusi da. Osasun publikoaren arazoa dela kontsideratu eta mugatu beharko litzateke gurasoek seme-alaben tratamendu medikoa erabakitzeko duen eskubidea?

Programa:

  • 9:30Harrera instituzionala
  • 9:50 Presidenteak, Errektorre andreak eta beste unibertsitateetako ordezkariek irekiera Osoko bilkura aretoan.
  • 10:00 Eztabaida Txapelketaren kanporaketen hasiera
    • 10:00 Zozketa(taldeei zenbaki bat esleituko zaie 1etik 5era)
    • 10:05 Aurre-fasea 1 eta 2 (Eztabaida bakoitzaren formatuaren azalpena behekoaldean ***)
    • 10:40 Lehenengo finalaurrekoa 4 eta 5 ***
  • 11:15 Bigarren finalaurrekoa,  aurre-faseko irabazlea eta 3***
  • 12:00 Epahi-mahaia biltzen da erabakia hartzeko
  • 12:30 Finalaren hasiera
  • 13:00 Finalaren amaiera eta epaileen deliberazioa
  • 13:30 Sari banaketa
  • 14:00 Legebiltzarretik irteera

*** Eztabaida bakoitzak 30 minutuko iraupena. Aldeko edo kontrako jarreraren zozketa (1-2´); Sarrera (talde bakoitzak 3´,  gaira sarrera egiteko guztirra 6´) Errefuxapena (talde bakoitzak 4´ko bi txanda, guztira 16´); ondorioak (talde bakoitzak 3´txanda bat, guztira 6´)

Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren  errektoreordetzatik eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzatik EHUko ikasle eta irakasle guztientzat ekitaldi honetarako gonbidapena bidaltzen dugu.

Oso interesgarria eta aldi berean aberasgarria izan daitekeen aktibitatea dela uste dugu. Oratoriaren erabilera, talde lana eta ideia ezberdina defenditzeko teknikak ikusteko aukera ematen baitu.

Publiko bezala joateko interesa duten pertsonen arabera, autobusak jarriko ditugu Donostiatik eta Bilbotik Gasteizera joateko.

Bete hurrengo formularioa publiko bezala izena emateko: Izena eman