UPV/EHUko ikasleen arautegia

IV. TITULUA. IKASLEEN ELKARTEAK

VI. KAPITULUA. IKASLE OHIEN ELKARTEAK

60. artikulua.– UPV/EHU-ko ikasle ohien elkarteak.

  1. UPV/EHUko ikasle ohien elkartetzat hartuko dira Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle izandako 5 kide dituztenak, baldin eta kide horiek elkartekide guztien % 70 badira. Horrez gain, Arautegi honen 52. artikuluan eskatutako baldintzak bete, eta 49. artikuluan aurreikusitako helbururen bat lortzeko xedea izan beharko dute. Zuzendaritza Batzordeko kideek, edonola ere, Unibertsitateko ikasle ohiak izan beharko dute, eta ezin izango dute aldi berean beste ikasleen edo ikasle ohien elkarte bateko Zuzendaritza Batzordeko kideak izan.

    Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ikasle ohiak izango dira UPV/EHUren titulu ofizialen bat edo berezko tituluren bat dutela egiaztatzen duten pertsonak

  2. UPV/EHUko ikasle ohien elkarteek unibertsitate honen irudia sustatuko dute, eta lankidetzan jardungo dute, egresatuak lan arloan sartzeko, ikasle berriak prestatzeko, eta jarduerak antolatzeko, bai kulturalak bai interes sozialekoak. Ikasle ohien elkarteek unibertsitatea xede duten mezenasgo-jarduerak bultzatuko dituzte, baita unibertsitatearen eta gizartearen arteko loturak areagotzeko baliagarriak diren beste jarduera batzuk ere.
  3. UPV/EHUk laguntza emango du, ikasle ohien elkarteak nazioartean hedatzeko, horien arteko sareak garatzeko eta unibertsitateen arteko jarduerak egiteko. Honen inguruan, UPV/EHUk ehualumni egitura sortu du, lehengo ikasleen arteko sare gisa.
  4. Unibertsitateak eskura dituen bitartekoen arabera, ikasle ohien elkarteek Arautegi honen 55. artikuluan aurreikusitako eskubideak izango dituzte, horiek ikasleen elkarteei bermatu ondoren. Dena den, elkarte horiek bultzatzeko beste neurri batzuk ere hartu ahal izango dira.
  5. Gainerakoan, ikasle ohien elkarteei Titulu honetan adierazitakoa aplikatuko zaie, V. kapituluan ezarritakoa izan ezik. Era berean, 4 urtean behin egiaztatu beharko dute izena emanda egoten jarraitzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela.