Ikasleen elkarteak

Ikasleen elkarteak

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasleen elkarteak izango dira UPV/EHUko Ikasleen Arautegiaren arabera eratutako guztiak (IV. Titulua), eta, partaidetza eta ordezkaritza demokratikoko printzipioen arabera, honako helburu hauek dituztenak: goi mailako hezkuntza, kulturaren sustapena, unibertsitateko eta kulturako ondasunen defentsa, garapen zientifikoa, kulturala eta artistikoa, jarduera profesionaletan aritzeko prestakuntza eta horren antzekoak, UPV/EHUko Estatutuen (pdf, 1482 Kb) eta indarrean dagoen gainerako ordenamendu juridikoaren arabera. (Ikasleen arautegia, 49. artikulua).

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza da UPV/EHUko Ikasleen Elkarteen Erregistroko arduraduna, eta, hortaz, errektoreordetza honetatik unibertsitateko ikasleei arlo horren berri eman nahi diegu: zein den elkarteak sortu eta erregistratzeko araudia, elkarteak onartzeko gutxieneko baldintzak eta prozedura, izena ematean eskuratzen diren eskubideak, parte hartzeko bitartekoak, elkartea mantentzeko baldintzak eta abar.