UPV/EHUko ikasleen elkarte gisa onartua izateko prozedura. UPV/EHUko ikasleen elkarteen erregistroan izena ematea eta elkarte izateari eustea (eskaera)

Ikasleen Arautegia

54. artikulua.- UPV/EHU-ko ikasleen elkarteen erregistroan izena ematea.

1.-  UPV/EHUko Ikasleen Elkarteen Erregistroan izena eman ahal izateko, elkarteek aldez aurretik izena emanda egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan edo izaera publikoko beste Elkarteen Erregistroren batean.

2.-  Ikasleen Errektoreordetzaren menpekoa den UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Elkartea EAEren Elkarteen Erroldan edo izaera publikoko beste Elkarteen Erregistroren batean izena emanda dagoela erakusten duen ziurtagiriaren kopia bat.

b) Elkartea osatzen duten pertsonen kopurua. UPV/EHUko ikasle diren bazkideen zerrenda eta, hala behar izanez gero, UPV/EHUko ikasle ohien zerrenda, izena, abizenak eta NAN zenbakia berariaz adierazita.

c) Zuzendaritza Batzordearen osaera, eta batzordekideen kokalekua, telefonoa eta haiekin harremanetan jartzeko helbidea.

d)  Dagokion Ikastegiaren edo Campusaren txostena, elkartearen egoitza ikastegi batean edo UPV/EHUko lokal batean jartzeko. Era berean, aurreko artikuluan aurreikusitakoak jasoko dira txosten horretan. Eskaera aurkeztu eta hilabete bateko epean aipatutako txostena aurkeztu ezean, letra honen eskakizuna gainditzeko nahikoa izango da behar bezala erregistratutako eskaera aurkeztea.

e) Elkartearen jarduera eremuaren arabera, dagokion Ikasleen Kontseiluaren txostena. Eskaera aurkeztu eta hilabete bateko epean aipatutako txostena aurkeztu ezean, letra honen eskakizuna gainditzeko nahikoa izango da behar bezala erregistratutako eskaera aurkeztea.

f) Jarduera-egitaraua.

g)  UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskaera normalizatua.

3.-   Prozedura amaituko da UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena ematean edo ikasleen gaietarako eskumenak dituen Errektoreordetzak erregistroa ukatzeko hartutako erabaki arrazoitua jasotzean. Bi kasuetan eskatzaileari jakinaraziko zaio, gehienez hiru hilabeteko epean, aurreko ataleko g) letran aurreikusitako UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskaera normalizatuan horretarako adierazitako lekuan.

4.-  UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena ematea ukatzen duen erabakiaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da errektorearen aurrean, hilabeteko epean.

56. artikulua.- UPV/EHU-ko ikasleen elkarte izateari eustea.

1.-   UPV/EHUko ikasleen elkartea izaten jarraitzeko, elkarteek UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskakizunak betetzen jarraitu beharko dute. Horren harira, elkarte guztiek, bi (2) urtean behin eta lehen lauhilekoan, ikasleen gaietarako eskumenak dituen Errektoreordetzari honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkiote:

a)  Elkarteak aurreko bi ikasturteetan egindako jarduerei buruzko memoria bat, non bereziki nabarmenduko diren unibertsitate-organoren batek diruz lagundutako jarduerak edo proposamenak.

b)  Elkarteko burua, idazkaria eta Zuzendaritza Batzordeko kideak UPV/EHUko ikasleak direla erakusten duten dokumentuak. Era berean, bazkide guztien zerrenda eguneratua aurkeztu beharko da. UPV/EHUko ikasleen elkarte gisa erregistratuta egoteari eusteko, Arautegi honen 52. artikuluak ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira.

Elkartearen liburuak agintaritza akademikoen eta publikoen esku egongo dira.

2.-  Estatutuetan edo zuzendaritza-batzordean eginiko aldaketa guztiak ikasleen gaietarako eskumenak dituen Errektoreordetzari jakinaraziko zaizkio, hilabeteko epean, eta honek Arautegi honekin bat datozen egiaztatuko du. Aldaketak Arautegira egokitzen ez badira, izen-ematea ezeztatzeko prozedura hasiko da.

57. artikulua.- Ez-betetzea.

Titulu honen aurreikuspen baten bat bete ezean, elkartea ohartarazteko espediente bat irekiko da, eta hilabeteko epea emango zaio, aurkitutako akatsak zuzen ditzan. Epe hori igarota akatsak zuzendu ezean, elkarteak ezin izango du UPV/EHUren laguntzarik eskatu, urtebetean. Hurrengo ikasturtearen lehenengo lauhilekoan akatsak ez badira zuzendu, UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan behin betiko baja emango zaio elkarteari, eta, horrekin batera, aitortutako eskubideak galduko ditu, baita, hala balitz, emanak izan ditzakeen laguntzak ere.

PROZEDURA

Ikasleen elkarte bakoitzak formulario hau beteko du bi urtetan behin araudiak dioenari jarraituta. Formularioa bete ezean UPV/EHUko ikasleen elkartea izateari utziko dio.