Ikasleen jardueretarako diru-laguntzak 2018

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak urtero ematen die ikastegiei diru laguntza bat "ikasleen inguruko jarduerak" sustatzeko. Laguntza hauek jaso ahal izateko baldintza da ikastegiko zuzendaritzak eta ikasleen kontseiluak onartuta izatea.

Diru laguntza honen xedea honako jarduera hauek izan daitezke:

Ikasleen mugikortasuna, ikastegiko jarduera akademikoarekin lotuta

Atal honen barruan leudeke gradu amaierako lanari eta practicumari lotutako jarduerak.

Ikasleen mugikortasuna, elkartasun eta lankidetza bidaiekin lotuta

Ikasleen mugikortasuna elkartasuneko eta lankidetzako bidaiekin lotuta, UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren oniritziarekin.

Planteatuko den bidaiak garapenerako lankidetza proiektu baten baitan behar du egon, lankidetzarako konpromisoekiko koherentzia logikoari lotuta: jabetzea, lerrokatzea, harmonizazioa, etab. Ez da asistentzialismo hutsa izango, oso garrantzizkoa da komunitateen identitatearekiko begirunea gordetzea.

Gonbita luzatzen diegu ikasleei horrelako bidaiei buruz proposamenik izanez gero, Garapenerako Lankidetza Bulegoari jakinarazteko (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen beheko aldean kokatuta. Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa).

Lankidetza bulegoaren oniritzia lortzeko kontaktua:

Onarpena lortzeko egin beharreko urratsak:

1. urratsa Horrelako bidaiak egiteko interesa izanez gero, honekin doan II. eranskina (pdf, 166 Kb) bete eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegora (estibaliz.martinez@ehu.eus) bidali memoria txiki batekin bidaia azalduz (helburuak, ibilbidea, jarduerak eta abar).

2. urratsa Garapenerako Lankidetza Bulegoak II. eranskina itzuliko dizue, bere oniritzia emanda eta sinatuta.

 

3. urratsa Bulegoak oniritzia eman eta sinatutakoan, bidali II. eranskina bidai proposamenarekin ikastegiko zuzendaritzara edo ikastegiko Ikasleen Kontseilura, kasuan kasu.

Ikasleentzako beste jarduera batzuk

Atal honetan sartzen dira inbestidura ekitaldien inguruko jarduerak, ikasleentzako diploma banaketak eta prestakuntza espezifikoen saioak.

  • Hezkuntza berrikuntzako, gizarte erantzukizuneko eta ingurumenaren babeserako proiektuetan parte hartzea.
  • Estatuko eta nazioarteko lehiaketa, txapelketa eta biltzarretara joatea.
  • Ikastaroak, lan planak, ikasteko teknikak, landa jarduerak…
  • Ikasleen graduazio ekitaldiekin eta diploma banaketekin zerikusia duten jarduerak.

Prozedura