UPV/EHUko ikasleen arautegia

V. TITULUA. IRAKASKUNTZAREN PLANGINTZA ETA EBALUAZIOA

III. KAPITULUA. IRAKASKUNTZA-BETEKIZUNAK EZ-BETETZEA

77. artikulua.– Irakaskuntza-betekizunak betetzen ez direnean esku hartzea.

  1. Ikastegiko eta saileko zuzendaritzek irakasleek beren irakaskuntza-betekizunak betetzen dituztela gainbegiratu beharko dute, Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean.
  2. Dekanotzek eta ikastegiko zuzendaritzek, berriz, kalifikazioak aurkezteko epeak betetzen direla egiaztatuko dute, eta, hala badagokio, epeak betetzeko eskatuko diete irakasleei, eta ez-betetzeak jakinaraziko dizkiote irakasleen gaietarako eskumena duen Errektoreordetzari, dagozkion erantzukizunak eska ditzan.
  3. Ikasleek kexa bat aurkeztu nahi badute, irakasleek beren irakaskuntza-betekizunak bete ez dituztelako, Arautegi honetako 1. eranskinean dagoen protokoloari jarraitu beharko diote. Era berean, 2. eranskinean indarrean dagoen ikuskapen-arautegia jaso da.
  4. Sailetako edo ikastegietako zuzendaritzek edo araudiari jarraiki izendatutako ordezkoek irakaskuntzaren garapena oztopatzen duen egoera baten berri izanez gero, normaltasunera itzultzeko behar diren ekimen guztiak jarriko dituzte abian, ahal bezain laster. Bereziki, dekanoek eta zuzendariek dagozkion esku-hartze guztiak gauzatu beharko dituzte, ahal bezain laster eta lehentasun gisa, proba ofizialak aurreikusitako egunetan egingo direla bermatzeko.