BAT-BATEAN SORTUTAKO EDO DENBORAN ZEHAR DIRAUTEN ARAZOEN ONDORIOZ, ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN UPV/EHUko IKASLEENTZAKO JARRAITUTASUN AKADEMIKORAKO LAGUNTZA BUELTATU-BEHARREKOAK EMATEKO DEIALDIA ARAUTZEKO OINARRIAK

 

 

1. Xedea eta helburua

 

Oinarri hauen helburua da bat-batean sortutako edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak dituzten ikasleei laguntza bueltatu-beharrekoak emateko deialdia arautzea, ikaslegoaren jarraitutasun akademikoa eta hezkuntzarako sarbidea bermatzeko xedez.

 

Modalitateak:

 

A. Laguntza bueltatu-beharrekoak 2019/2020 ikasturteko matrikularen ordaintzeke dagoen zenbatekoa finantzatzeko, bat-batean sortutako edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak dituzten ikasleei zuzenduak.

 

B. Laguntza bueltatu-beharrekoak COVID-19 osasun-krisiaren ondoriozko aparteko gastuei aurre egiteko, bat-batean sortutako edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak dituzten ikasleei zuzenduak, UPV/EHUn ikasketetarako sarbidea eta jarraipena egiteko erraztasunak emateko, jarduera akademikorako beharrezkoak diren tresna didaktikoen bidez.

Laguntzen zenbateko osoa aurrekontu-erabilgarritasunaren mende egongo da.

 

2. Eskari egileak bete beharreko baldintzak

 

2.1.     Laguntza eskatu ahal izango dute UPV/EHUn graduko ikasketetan edo lanbide atribuzio edo orientazioa duten unibertsitate masterretan 2020/2021 ikasturtean matrikulatuko diren ikasleek eta 2019/2020 ikasturtean ikasketak bukatuko dituzten ikasle guztiek. Eskaria egin ahal izango dute, betiere, ikasturtea hasi ondoren bat-batean sortu bazaie arazo ekonomikoren bat edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak badituzte, eta 2019/2020 ikasturtean bekarik edo ikasketetarako laguntzarik eskuratu ez badute.

2.2.     Ezin izango dute unibertsitateko titulurik izan edo horretarako beharrezko diren legezko baldintzak bete, ez bada egiten ari diren ikasketetan sartzeko titulu hori behar izan dutela.

2.3.       Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu aurreko deialdietan sinatutako Konpromiso Dokumentua bete ez dutenek.

2.4.       Ez dira kontuan hartuko COVID-19ren alarma-egoera hasteagatik bete ezin izan diren aurreko deialdiko konpromisoak.

3. Bat-batean sortutako edo denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak

Ikasleak bat-batean sortutako arazo ekonomikoak dituela ulertuko da, baldin eta ikasturtea behin hasita ondoko egoeraren bat suertatu bazaio:

  • Ohiko diru-sarreren bitartekoak galdu izana.
  • Familiako sostengatzaile nagusia hil izana, sostengatzaile nagusiak nahitaezko erretiroa hartu behar izana arauzko legea bete gabe edo kide horri lanerako ezgaitasun iraunkorra eman izana.
  • Familiako sostengatzaile nagusia langabezian geratzea edo enplegu erregulazioan.
  • Familiako kideren batek gaixotasun larriren bat edo istripu larriren bat izatea.
  • Edo arau hauetan jasota egon gabe ikasleen arloko eskumenak dituen errektoreordearen iritziz egoera larria den beste edozein kasu.

Arazo ekonomikoak denboran dirauela ulertuko da, unibertsitate ikasketak hasi ondoren eta bat-batean sortutako arazo ekonomikoa izanik, egoerak hobera egin ez duenean hurrengo ikasturtean.

 

4. Zenbatekoa

 

4.A    A modalitatea: matrikula ordaintzeko laguntza bueltatu-beharrekoak

Laguntzaren zenbatekoa 2019/2020 ikasturteko matrikulan ordaintzeke daukaten kopuru osoaren bestekoa izango da.

Laguntzaren zenbatekoa UPV/EHUk berak zuzenean ezarriko du matrikulan ordaintzeke dagoen zatiaren kitapena egiteko.

Ikasleak ezin izango du laguntza bat baino gehiago eskuratu, nahiz eta aldi berean ikasketa desberdinak egiten aritu.

 

4.B     B modalitatea: Laguntza bueltatu-beharrekoak COVID-19 osasun-krisiaren ondoriozko aparteko gastuei aurre egiteko Ikasle bakoitzeko laguntza horien gehieneko zenbatekoa eskatutako guztizko kopuruak mugatuko du, eta aurrekontu-erabilgarritasunaren mende egongo da.

Laguntzak esleitu ondoren, esleitutako zenbatekoa ordainduko da, banku-transferentzia bidez. Laguntzaren onuraduna eskabidean adierazitako kontuaren titularra edo titular-kidea izan behar da, eta hirugarrenentzako dokumentua sinatuta eta zigilatuta erantsi behar da.

 

5. Laguntzaren dirua bueltatzeko era

 

Laguntza dirutan bueltatu beharko da, onuradunaren eta UPV/EHUren artean diru hori bueltatzeko era adostuta.

 

Hala ere, kasu jakin batzuetan, emandako laguntzaren zati bat dirutan bueltatu ahal izango du ikasleak eta, beste zati bat, erakundearekiko edo unibertsitateko kideekiko lankidetza-jardueren bidez. Jarduera hauek ez dute inola ere ordezkatuko ordaindutako zerbitzu profesionalik.

 

Jardueraren batean izena eman eta betetzen ez duenak, justifikatua ez bada, ez du jarduerak beste modu batean osatzeko aukerarik izango eta dirutan ordainduko beharko du.

 

Matrikula ordaintzeko laguntzen A modalitatean, baldintza hauek bete ezean, matrikula bertan behera geratuko da.

 

6. Erakundearekin edo unibertsitateko kideekin lankidetza jarduerak betetzeko irizpideak

 

6.1.    Jardueran emandako ordu bakoitzarekin 15 euro kitatuko dira zorretik.

6.2.   Lehentasuna izango dute azken mailetako ikasleek. Azken ikasturteko ikasleen kasuan, lankidetza jarduerak egiteko denbora tarte txikiagoa dutenez, egutegi bat adostuko da jarduera hauek ahal denik eta tarterik laburrenean egin daitezen.

 

6.3.    Jarduera ezin izango da oztopo izan onuradunak ikasketetan bete behar dituen jardueretarako.

 

6.4.    Zorra jardueren bidez kitatuko duen onuradun bakoitzak fitxa bat izango du egindako jarduerak eta kitatzeke daukan zorraren kopurua bertan jasotzeko.

 

7.      Laguntza itzultzeko azken data

 

Laguntzaren zenbatekoa eskudirutan edo konpentsazio bidez itzultzeko azken eguna laguntzaren konpromiso-agirian ezarritako data izango da, eta, nolanahi ere, tituluak, ziurtagiri akademikoak edo kasuan kasuko espediente akademikoei buruzko informazio-oharrak emateko eskaera egin baino lehen; izan ere, graduko irakaskuntzak kudeatzeko araudiaren 34. artikuluaren 6. atalarekin bat etorriz (https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/graduko-gestiorako-arautegia) ezin izango zaie beren espedienteari buruzko titulurik, ziurtagiririk edo informazio-oharrik eman UPV/EHUrekin kitatzeko zorrek dituztenei.

 

Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epemuga iritsitakoan, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak onuradun bakoitzaren azken egoerari buruzko ebazpena emango du.

 

Eskumena duen errektoreordetzari ahalmena ematen zaio deialdia behar bezala garatzeko behar diren neurriak hartzeko.

 

8.     Eskaerak

 

Eskaria modu telematikoan aurkeztu beharko da esteka honetan dagoen formularioaren bitartez:

https://www.ehu.eus/eu/web/ikasleak/matrikulak-ordaintzeko-laguntzak-eranskina

*EHUko erabiltzaile eta pasahitza izatea beharrezkoak dira eskaera egiteko 

I. eranskinaz gain, 3. atalean zehaztutako egoeraren baten ondorioz bat-batean sortutako edo denboran zehar dirauen arazo ekonomikoa frogatzeko beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dira.

COVID-19 osasun-krisiaren ondoriozko ezohiko gastuei aurre egiteko bueltatu beharreko laguntzen B modalitatean gastua egiaztatu beharko da, osasun-krisian datatutako ikaslearen izenean egindako fakturaren bidez eta behar espezifikoaren justifikazio sinatuaren bidez.

 

9.     Eskariak aztertzea eta erabakia ematea

 

9.1.    Eskariak UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzak aztertu eta laguntzak emateko proposamenak egingo ditu, kontuan izanda deialdi honek aurrekontu mugatua daukala. Laguntza esleitzeko edo ukatzeko emango duen erabakia ikasleari berari jakinaraziko zaio hilabeteko epean.

 

9.2.    Laguntza ukatuz gero, ikasleak erabakiaren kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio erabakia eman duen errektoreordeari, hilabeteko epean.

 

9.3.    Onuradunek konpromiso agiri bat sinatu beharko dute eta bertan ageriko da jasota: laguntzaren zenbatekoa, laguntza bueltatzeko era eta epeak eta  lankidetza jardueren bidez kitatuko duen kopurua. Konpromiso agiria erabakian zehaztutako datan sinatzen ez bada, laguntza honetatik kanpo geratuko da onuraduna. Dokumentu hau sinatzea ezinbestekoa izango da laguntza honen onuraduna kontsideratzeko eta behin betiko ebazpena ez da argitaratuko dokumentua sinatu arte.

 

10.  Eskariak egiteko epea

 

Eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa  izango da, deialdi honen argitaratzetik abiatuta.

 

Donostian 2020ko ekainaren 1ean