UPV/EHUko ikasleen arautegia

II. TITULUA. IKASLEEN ORDEZKARITZAREN ESTATUTUA

III. KAPITULUA. ORDEZKARIEN BETEBEHARRAK

18. artikulua.– Ordezkarien erantzukizunak.

Ordezkatzen dituzten pertsonei eta UPV/EHUri dagokienez, ikasleen ordezkariek honako erantzukizun hauek izango dituzte:

  1. Bileretara joatea, eta ordezkatzen duten taldearen kritikak, ekimenak, interesak eta proposamenak defendatzea UPV/EHUko organoen aurrean, ikasle orok UPV/EHUko arauen arabera horiek zuzenean helarazteko duen eskubideari kalterik egin gabe.
  2. Eman zaizkien lanak eta erantzukizunak eraginkortasunez eta arduraz betetzea.
  3. Kargua izateagatik jasotako informazioa zuzen erabiltzea, horren konfidentzialtasuna errespetatuz, izaera horrekin eman bazaio.
  4. UPV/EHUren eskubideak eta ondasunak babestea, sustatzea eta defendatzea.
  5. Beren egitekoak edo eskubideak betetzeko utzitako lokalak, materiala, dokumentuak eta gainerako ondasunak zaintzea eta zuzen erabiltzea.
  6. Ordezkatzen dituzten kideei parte hartzen duten kide anitzeko organoen jarduerak eta erabakiak jakinaraztea, baita beren jarduerak ere. Informatzeko betebeharra behar besteko erreserbaz eta diskrezioz beteko du, datuak babesteari buruz dagoen araudiari errespetua galdu gabe. Betebehar hori ez betetzeak dagozkion erantzukizunak eragingo ditu.