UPV/EHUko Eztabaida Txapelketa (Pre G-9)

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak ikasle guztiei  UPV/EHUko 2018-19 ikasturteko X. Eztabaida-lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.

Honako kultura-jarduera hau urtero ospatzen da gure unibertsitatean eta oinarrizkoa hartzen da ikaslegoaren formakuntzarako eta garapen pertsonalerako.

Gaia: Oinarrizko Errenta Unibertsala Espainian ezarri behar al da?

Data: Martxoak 22

Ordutegia: 09:30-17:30

Lekua: Leioako liburutegi nagusia

Helburua: Extremadurako unibertsitatean apirilaren lehenengo astean ospatuko den G-9 taldearen XI. Eztabaida-ligan, gure unibertsitatearen ordezkotza emango duen oradore-taldea hautatzea.

Baldintzak: Talde gisa izena emateko, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 5 pertsona izan behar dira.

Programa

Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 12ra arte formularioaren bitartez

Txapelketa honetan parte hartzeko arautegia  G-9 unibertsitate arteko eztabaida ligari dagokion arauan oinarrituta dago.
Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan: lourdes.gaston@ehu.eus

*Iazko araudia da (laster aurtengoa argitaratuko da).