Unibertsitateko Ikasleen Estatutua

XVI. KAPITULUA. IKASLE OHIEN ELKARTEAK

67. artikulua. Ikasle ohien elkarteen antolaketa.

1. Unibertsitateetako ikasle ohiak elkarteetan antolatu ahalko dira eta elkarte horiek unibertsitateetan erregistratu beharko dira haiek ezarritako baldintza eta prozedurei jarraiki.

2. Ikasle ohien elkarteek euren unibertsitateen irudia sustatuko dute eta bertako titulatuak laneratzen, ikasle berriak aurkitzen eta kultur jarduerak edo interes sozialen bat dutenak antolatzen lagunduko dute. Ikasle ohien elkarteek unibertsitatea helburutzat duten mezenasgo jarduerak bultzatuko dituzte, baita unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanak estutzeko balio duten beste edozein jarduera ere.

3. Unibertsitateek ikasle ohien elkarteen jarduera bultzatuko dute. Horretarako, baliabideak jarriko dituzte eta titulatuen artean informazio eta hedakuntzako jarduerak sustatuko dituzte.

4. Unibertsitateek ikasle ohien elkarteen nazioarteko hedakuntza, sareen sorrera eta unibertsitateen arteko jarduerak bultzatuko dituzte.