Unibertsitateko Ikasleen Estatutua

VII. KAPITULUA. TITULU OFIZIALIK LORTZEKO XEDERIK EZ DUTEN IKASKETETAKO IKASLEENTZAKO IRAKASKUNTZA-PROGRAMAZIOA ETA EBALUAZIOA

33. artikulua. Titulu ofizialik lortzeko xederik ez duten ikasketetako ikasleak.

1. Unibertsitateek ezarri beharreko irizpideak ezarriko dituzte, titulu ofizialik lortzeko xederik ez duten irakaskuntza-mota ezberdinetan ari diren ikasleen irakaskuntza-programazioa eta balioespena arautzeko.

2. Nolanahi ere, bermatu egingo da ikasle hauek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten eskubidea, bai eta, matrikula egin aurretik, irakaskuntza-programazioa eta ebaluazio-irizpideak eta berrikusketarako prozedura eta kalifikazioen erreklamazioa ezagutzeko eskubidea ere.