Badut Taldea

Puxikak eta Korruskok, Clown kodeko bi pertsonaia dibertigarrik, patinetean igota, kartel deigarriekin eta megafonoarekin, Unibertsitateko Ikasleen Estatutuari buruzko INFORMAZIO JARDUNALDIAK iragarri dituzte UPV/EHUko hiru Campusetan maiatzaren 4, 5 eta 9an. Unibertsitateko ikasleak animatu dituzte horietara joateko eta euren eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa duten hainbat triptiko banatu dituzte.

Era berean, informazio saioetan parte hartzen dute, sarrera labur bat egin eta umorearekin egindako laburpenarekin amaitzen da, eta saioan bertan tratatutako alderdi nagusiak nabarmentzen dira.

Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguez, Badut Taldea taldeko partaideak.  / B.T