Hedapen jarduerak

Aurkezpena Unibertsitate Organoak

Ikasleen Errektoreordeak Unibertsitateko Ikasleen Estatutua ondoko unibertsitateko organoei aurkeztu die:

  • Zuzendaritza Kontseilua
  • Campuseko Batzarra
  • Ikastegietako Zuzendaritza taldeetan (EHUko ikastegi guztietako Dekano eta Zuzendariekin bilerak).
  • EHUko ikastegietako Ikasle Kontseiluetako Presidenteekin bilerak (lau bilera).

Informazio Jardunaldiak Unibertsitateko Komunitateari zuzenduak

UPV/EHUko Ikasleen Errektoreordetzak jardunaldi batzuk antolatu ditu Unibertsitateko Ikasleen Estatutuaren nondik norakoak azaltzeko.

Aukera paregabea izango da Errege Dekretua unibertsitateko kide guztiei (ikasleei, irakasleei eta AZPkoei) zabaltzeko, bai eta dekretuak talde horietako bakoitzean izango duen eraginaren berri izateko ere. Jardunaldietara datozenek lehen eskuko informazioa izango dute, eguneratua, zehatza eta praktikoa, eta ikasleen eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren jakiteaz gain, beste gai batzuei buruzko informazioa ere izango dute, besteak beste, ondoko gaiak ere landuko baitira: praktikak, mugikortasuna, ikasketak eta lana bateratzeko neurriak, bekak, gobernantza. Hori guztia Estatutuaren aurkezpen ludikoen bidez azaldua.

Jaudunaldiak EHUko hiru Campusetan izango dira honako data eta leku hauetan:

  • Bizkaiko Campusa: maiatzaren 4an (12:30etan.) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioa).
  • Arabako Campusa: maiatzaren 5ean (12:30etan) Letren Fakultateko Areto Nagusian (Gasteiz).
  • Gipuzkoako Campusa: maiatzaren 9an (12:30etan) Ignacio M. Barriola eraikineko Auditorioan (Donostia).