Komando Trini

"ZU KOMUNITATE honen bazkidea zara, ezagutu zeure ESKUBIDE eta BETEBEHARRAK" goiburuarekin, unibertsitatearen kolektibo desberdinak (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta AZP) ordezkatzen dituen 8 pertsonaz osatutako taldea da. Unibertsitateko Campusetatik igaro dira eta ikasleak modu aktiboan parte-hartzera gonbidatu dituzte UNIBERTSITATEKO IKASLEEN ESTATUTUAn jasotako elementu zehatz batzuen gaineko hausnarketari lagunduz, besteak beste, eskubideak eta betebeharrak, tutoretzak, mugikortasuna, kontziliazioa, bekak, parte hartzea, etab.

Halaber, ikasleak polaroid argazki bat egitera gonbidatzen dituzte talde honekin (unibertsitateko komunitatea). Aipatutako argazkia txartel baten barruan emango da eta bertan, Estatutuaren berrikuntzak nabarmendu eta arreta jarriko da horri buruzko informaziora sartzeko moduan.

Komando Triniko Edurne González eta Laurita Siles, La Compañía antzerki taldearen ondoan. / K.T