UPV/EHUko ikasleen arautegia
XEDAPEN IRAGANKORRA.– Elkarteak araudira egokitzea
Gaur egun UPV/EHUn jarduten duten elkarteek sei hilabeteko epea izango dute, arautegi berrira egokitzeko, Arautegi hau indarrean sartzen den egunetik. Horretarako, aipatutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Ikasleen Errektoreordetzan. Adierazitako epea igarotakoan Arautegi honetara egokitu ez badira, UPV/EHUko ikasleen elkarte izateari utziko diote.