UPV/EHUko ikasleen arautegia

II. TITULUA. IKASLEEN ORDEZKARITZAREN ESTATUTUA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

14. artikulua.– Ordezkariak.

  1. Ordezkariak izango dira UPV/EHUko ordezkaritza- eta/edo gobernu-organoetan parte hartzen duten ikasleak, baldin eta ikasleen kolektiboa osatzen duten pertsonek horretarako aukeratu badituzte, Arautegi honek, Hauteskunde Erregimen Orokorreko Arautegiak eta gainerako unibertsitate-arauek ezarritakoaren arabera.
  2. Ikastaroko ordezkariak Ikastegiko, egoitzako edo ataleko Ikasleen Kontseiluaren eta ikasleen arteko berezko solaskideak dira. Ikastaroko ordezkariak aldez aurretik taldeko ordezkariak izateko aukeratuak izan diren pertsonek hautatuko dituzte, talde bakoitzeko ikasleen artean.
    Ikastegi eta atalek ikastaro ordezkarien hauteskundeak deituko dituzte eskolaldia hasi eta hogei egunen barruan. Honetarako, honako arautegi honen III. eranskinean ezarritako protokoloari jarraituko zaio. Era berean, ikastegi eta atalek, zein bertako ikastegi eta ataleko ikasleen kontseiluaren berrespena tartean dela, hautatzeko berezko protokoloa onetsiko dute.
    Honako titulu honetako 18. artikuluak ezarritako betebeharrak ordezkarien irudiari aplikatuko zaizkio. Ordezkarioi ere aplikatzekoak izango dira 17. artikuluaren 1 eta 3 arteko zenbakietan aitortutako eskubideak.
    Ikasleek konfiantza kenduko ahal diote ordezkariari. Honetarako hautabidezko hautagaitza aur- keztuko dute eta, gutxien dela, lehengo ordezkaria hautatu duteneko zerrendan matrikulatutako ikasleen bi herenen botoa lortuta izan,
    Tokian tokiko ikastegiko batzarrean, egoitzako edo ataleko batzordean ikasleen ordezkarien hautagai-zerrendak aukeratu ez izanagatik ikastegiko, egoitzako edo ataleko ikasleen kontseilua ezin izan bada eratu, ordezkariak ordezkatzen dituen ikasleen solaskide gisa jarduteko aukera izango du, unibertsitateko gobernu organoen aurrean, eta 17. artikuluaren 1, 2, 3, 5 eta 6. zenbakietan ikasleen ordezkariei aitortutako eskubideak izango ditu
  3. Ikasleen ordezkaritzan parekotasun-printzipioa errespetatzea bultzatuko da, gizonen eta emakumeen parte-hartzea proportzionala izanik. Era berean, ahalmen urriko pertsonen parte-hartzea bultzatuko da, ikasleen ordezkaritzan.

15. artikulua.– Hautaketa-prozesuetan parte-hartzea.

  1. Unibertsitateko ikasle guztiek UPV/EHUko, ikastegiko eta saileko gobernu-organoetan eta beren kolektiboetan modu aktiboan eta demokratikoan parte-hartzeko konpromisoa dute, beren ordezkarien hautaketaren bidez.
  2. UPV/EHUk ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatuko du, hautaketa-prozesuetan. Hala, informazioa eta beharrezkoak diren bitarteko materialak banatuko ditu; eztabaida bultzatuko du, eta ikasleen inplikazioa erraztuko eta sustatuko du, haien parte-hartzea areagotzeko bitartekoak diseinatuta.

16. artikulua.– Ikasleen ordezkaria izateari uztea.

Ordezkari izatea norberari dagokion ezaugarria da, eta galdu egingo da kasu hauetan:

  • Heriotza, ezintasuna edo gaitasunik gabe uztea.
  • Hauteskunde-prozesua baliogabetzea.
  • Agintaldia iraungitzea.
  • Dimisioa ematea.
  • UPV/EHUkoa edo ordezkari izateko aukeratu zuen taldekoa izateari uztea.
  • Organoak jarraian eginiko bi bilkuretara edo aldizkako laura ez joatea justifikaziorik gabe. Horrek ez du esan nahi kredituak transferitzeko arautegian organo horren ordezkaritzarako ezarritako ECTS kredituak aitortuko ez zaizkionik.