UPV/EHUko ikasleen arautegia

XEDAPEN OSAGARRIA.– Izena emandako elkarteak

Arautegi hau indarrean sartzen den egunean Elkarte Publikoen Erregistro batean izena emanda dauden baina 52. artikuluaren a) eta b) letretan adierazitakoa betetzen ez duten elkarteek UPV/EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskatu ahal izango dute, baldin eta 5 kide, gutxienez, UPV/EHUko ikasleak badira. Halakoetan, UPV/EHUko elkarte gisa izena ematen dutenean, «UPV/EHUko atala» adieraziko da, berariaz, eta kasuan kasuko elkartearen jarduerak UPV/EHUko ikasle diren elkartekideek gauzatzen dituztela ulertuko da.