Eduki publikatzailea

UBXaren eta UPV/EHUren arteko tutorekidetza erregimenean doktorego tesiak egiteko kontratazio deialdia 2013

Doktore-aurrekoa

Aurkezteko epea itxita (Eskabideak egiteko amaierako data: 2013/07/01)

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU
  • UBX - Université de Bordeaux

Helburura

Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk sinatutako oinarrizko lankidetza hitzarmenaren esparruan, proiektuen deialdi publiko bat egin da, doktorego tesiak tutorekidetza erregimenean egitea helburu duten doktorego aurreko kontratuak formalizatzeko.
Deialdi hau diziplina arlo guztiei dago zabalik.

Onuradunak

Kontratatuak izan daitezkeen hautagaiek kontratazioaren aurretik UPV/EHUko edo Bordeleko Unibertsitateko doktorego programa batean onartua egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Tramiteak

Proiektuen proposamenak honako irizpide hauen arabera aurkeztuko dira:
• Aurkeztutako proiektu bakoitzeko proposamen bakarra, baita proposamenak hautagai bat baino gehiago barne hartzen baditu ere.
• Proposamena ingelesez idazten bada, bi unibertsitateetako edozeinetan aurkeztu ahal izango da, baina batean bakarrik.
• Proposamena bi unibertsitateetako hizkuntza ofizialetako batean aurkezten bada, bi unibertsitateetan aurkeztu beharko da.

<h4>Irizpideak</h4>
Proposamenak honako irizpide hauei jarraituz ebaluatuko dira:
- Doktorego tesia egiteko proiektuaren ebaluazioa: doktorego tesia egiteko proiektuaren/metodologiaren helburuak/interesa.
- Ikerketa taldeak, tesi zuzendaria; bi taldeen arteko osagarritasun zientifikoa.
- Doktoregaiaren lan munduratzea errazteko gauzatutako ekintzak.
- Martxan dauden edo etorkizunean gauzatuko diren proiektuen perspektibak/zerrenda (bereziki, Europa mailakoak).
- Tutorekidetzaren ondoriozko gainbalio zientifikoa.
- Doktoregaiaren espedientea: CVa eta espediente akademikoa.

Hurrengo deialdia

Harremanetarako datuak

Kontaktua: Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza

Posta elektronikoa

Telefonoa