Doktoratu ondoko laguntzak

UPV/EHUn ikertzaile doktoreak espezializatzeko kontratatzeko deialdia 2014

Doktore-ondokoa

Aurkezteko epea itxita (2014/06/20 - 2014/07/21)

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Emandako eta ukatutako eskarien behin-betiko zerrenda

Onuradunak

Eskatzaileen baldintzak

• Doktore-gradua izatea eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.
Atzerriko zentroetan lortutako doktore-titulua homologatu egin behar da, eskaera onartuz gero. Eskaerak aurkezterakoan tituluak ez du zertan homologatuta egon.
• Eskatzaileak ziurtatzea gutxienez bi lan dauzkala argitaratuta, berak bakarrik edo beste batzuekin batera eginak, CNEAIk kasuan kasuko jakintza-arlorako onartutako irizpideekin bat datozenak. Doktorego-tesia edota argitaletxeren batek plazaratutako doktorego-tesia ez dira kontuan hartuko kasu honetan.
• Eskaerak aurkezteko azken egunean lehenengo doktore-tituluak ezin ditu hiru urte baino gehiago eduki. Doktoregoa lortu zeneko eguntzat hartuko da doktorego-tesia irakurri eta onartutako eguna. Aipatu epea kontatzerakoan ez dira sartuko Gizarte Segurantzako erregimen orokorrari jarraiki hartutako amatasun edo aitatasunagatiko, gaixotasun larriagatiko edo istripuagatiko atsedenaldiak; betiere, medikuak emandako bajak hiru hilabete edo gehiagokoa izan behar du.
• Doktorego ondoko edo doktoreen hobekuntzarako laguntzarik ez edukitzea edo halakorik jaso ez izatea.
• Doktorego bat baino gehiago duten ikertzaileen kasuan, aurreko puntuetako baldintzak lortutako lehen doktoregoari aplikatuko zaizkio.
• Europako erkidegokoak ez diren ikertzaile atzerritarrek Espainian bizitzeko eta lan egiteko baimena dutela ziurtatu behar dute, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei eta horien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Legeari jarraiki, abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak emandako idazketan.
• Ez UPV/EHUn ez beste erakunderen batean kontratu mota honekin 4 urte baino gehiago igaro ez izatea, edo, 4.2. oinarrian aipatzen den 12 hilabeteko luzapena aplikatu ahal izanez gero, 3 urte baino gehiago.

Tramiteak

Ezinbestekoa da eskatzaileak atxiki nahi duen ikerketa-taldeko ikertzaile nagusiak bermea ematea.
Hautagaiek eskaera bana aurkez dezakete eta ikerketa-talde bakoitzak hautagai baten eskaera bakarrik berma dezake deialdi honetan.
Kontratua sinatu baino lehen, Etika Batzordearen aldeko txostena nahitaezkoa izango da, dagokion ikerketa arloan
Dokumentu hauen kopia bana aurkeztu beharko da PAPEREAN:
• Eskaeraren inprimakia eta ikerketa-proiektuaren memoria, hartzaile izango den ikerketa-taldeko ikertzaile nagusiaren onespenarekin.
• Jarduera garatuko duen sail edo institutuaren baimena.
• Doktore-titulua. Ikasketak atzerrian eginda izanez gero, dokumentazioari gaztelaniazko edo ingelesezko itzulpena gehitu behar zaio. Kasu horietan, eskaera onartuz gero, kontratuen esleipena ez da behin betikotzat hartuko atzerriko doktore-titulua homologatu arte.
• NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
• 3.6. oinarrian adierazten diren kasuetarako, bizileku-baimenaren kopia.
• Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
Ebaluazio-prozesua errazteko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da CD-ROMean, paperean aurkeztu den dokumentazioarekin batera.
• Eskaera-orria eta ikerketa-proiektuaren memoria.
• Hautagaiaren curriculum vitae, inprimaki normalizatuetako batean.
• Ikerketako zuzendari zientifikoaren curriculum vitae, ezarrita dauden formatuetako batean.
Adierazitako artxiboak soilik PDF formatuan onartuko dira.
Eskaerak egiteko inprimaki-ereduak Ikerketaren arloko errektoreordeari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Campuseko erregistroetako batean aurkeztu behar dira, edo UPV/EHUren 2002ko irailaren 26ko Erabakian aipatzen diren bulegoetako batean (EHAA, 2002ko urriaren 24koa); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako prozeduren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Erregistroetako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara

Hurrengo deialdia

Harremanetarako datuak

Kontaktua: Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza - Begoña Gómez

Posta elektronikoa

Telefonoa


Info_LogosHome

Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:

FEDERren Logotipoa
Irudia
Irudia
MINECOren Logotipoa
Irudia
Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa