SGIkerrek Karbono Organiko Totala (KOT) Analizatzailea berria daukate Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralean (2017/10/19)

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/19

SGIkerren Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak Tenperatura altuetan oxidazio katalitiko bidez eta NDIR detektorea duen, karbono organiko totala (TOC) analizatzeko Shimadzu ekipo berria du.

Ekipoak karbono totala (KT), Karbono Inorganikoa (KI), Karbono Organiko Totala (KOT), Purgatu ezin den Karbono Organikoa (NPOC) eta Nitrogeno Totala neurtzeko aukera ematen du.

TNM-L unitate batekin KOT eta TN aldi berean neurtzeko aukerarekin. Era berean, gatz kantitate handia duten laginentzako kit berezia ere badu.

Gaur egun, ekipoak, ingurugiro arloari dagokionez, sistema flubialen ekologia aztertzen ari diren ikerkuntza lan ezberdinei sostengua ematen ari da, materialeen arloan berriz, fase urtsuetan, polímero superplastifikanteen eta zementuen arteko interakzioen azterketa bermatzen ari da.

Ezaugarri, aplikazio eta eskaerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo esteka jarraitu dezakezu eta Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralaren webgunean kontsultatu. Honetaz gain ere, Hilabete honetako Ekipamenduaren orrialdea kontsultatu dezakezu edo ekipoaren arduraduna den Isabel Collado Dk. teknikariarekin harremanetan jarri.